Urbasa I
natura udazkena zuhaitza | Juan Joxe Agirre |
2007/11/14
01:09

Aurten udazken oso ederra doa argazkilarientzat, hori dela eta hor ibili gera batera eta bestera argazkiak ateratzen irudi ederrenak gorde nahirik. Ni gehienbat Nafarroan ibili naiz, alde batetik bertan dagoelako eta beste aldetik Euskal Herriko eta estatuko baso ederrenetakoak hemen ditugulako. Gaur Urbasakoekin hasiko naiz.
|
1. maddik - 2007-11-14 | 22:17
Pozten naiz Juan Joxe berriz hasi zeralako blog honetan argazkiak sartzen. Onak dira ba!
2. itxaso - 2007-11-16 | 10:13
Kaixo Juan Joxe. Ni ere pozten naiz zure itzuleraz. Argazki ederrak benetan. Aurten udazken aparta dugula ematen du bai. Hau da koloreak ikusten direna. Nik ere atera ditut zenbait argazki, baina koloreen bizitasuna ezin izaten dut argazkietan bildu. Zureek ordea badaukate. Nola egiten da hori? Emaitza horretan zenbat da momentuaren eragina, zenbat argazkilariarena, zenbat argazki kamararena, zenbat photoshoparena eta zenbat beste gauzaren batzuena? Gustura jakingo nituzke pistaren batzuk.
3. juanjoxe - 2007-11-16 | 23:33
Kaixo Itxaso
Argazki hauek ez daukate truku handirik, aurrena eguraldi egokia behar da horretarako eta eguraldi onarekin nik beti erabiltzen dutena zera da, filtro polarizatzailea, argazki hauek horrela aterata daude, zerua urdintzeko eta lainoak gehiago nabarmentzeko erabiltzen da, orain, jakin behar da efektu hori ez duela beti egiten, argazkia ateratzerakoan eguzkia zeure ezkerrean edo zeure eskuinean egon behar da, aurrean edo atzean badago ez du efekturik egiten.... beste aldetik briloak kentzen ditu, beraz koloreak gehiago saturatu ere bai, Pega bat ere badu, argia kentzen duela gutxienez puntu bat, ala ere guztiz filtro gomendagarria da. Kamarak ez du eragin handirik horretan, horixe, filtroak jartzeko roska behar duela objektiboak eta PSen berriz, nibelak pixka bat ajustatzea besterik ez nion egin.
Berriz ere zerbait jakin nahi badezu, galdetu.
4. itxaso - 2007-11-19 | 10:52
Eskerrik asko Juan Joxe
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|