Artikutza 1
zuhaitzak natura | Juan Joxe Agirre |
2006/04/20
16:23

Begoņak Artikutzan
egin zuen ibilaldiari irudiak jarri nahian edo, toki horretan ateratako
zuhaitz zaharren argazkiak erakutsiko dizkizuet. Esango nuke Euskal
Herrian dagoen baso ederrenetakoa dela, bertan zuhaitzek, toki gutxitan
bezala, hasieratik bukaerarainoko naturaren prozesu guztia egiten
dutelako, erne, hasi, bizi, erori eta bertan usteldu ale gazteen
elikagarri izateko, beraz naturaz blai egitea nahi duenarentzako toki
aproposa.
|
1. ezjakin bat - 2006-06-15 | 10:46
nun dao ba Artikutza? Perretxiku toki ona al da?
2. Juan Joxe - 2006-06-17 | 17:59
Artikutza, naiz Nafarroako partean egon, bertara joateko errepide bakarra Oyartzundik dago, Bianditz mendatea pasa eta beste aldean. Euri asko eginten duenez perretxiko leku aparta da, bai on eta txar, baina bilatzaileak oraindik eta gehiago.....
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|