Artea
zuhaitzak natura | Juan Joxe Agirre |
2006/03/4
18:43

Oraingo honetan bi arrazoiren gaitik erakusten dizuet Nafarroako zuhaitzik zaharrenetakoa den eta Monumentu Naturala bezala izendatu eta babestuta dagoen “Erauleko Milurteko Artea” bezala ezagutzen den zuhaitz eder honen argazki hau. Alde batetik holako zuhaitzen omenez eta egun hauetan zuhaitz egunak ospatzen ari direlako, eta beste aldetik Artea izena duen biloba zoragarriari eskaini nahi diot, aitaita egin nauelako. Ondo izan.
|
1. Zorionak - 2006-03-04 | 20:20
Zorionak Juan Joxe bi arrazoiengatik!
2. Baserrikuek - 2006-03-07 | 16:09
Zorionak denoi, Juan Joxe; Arantxari eta zuri, bi osaba berriei eta nola ez, guraso berriei. Ah, eta ongi etorri Artea! Ea noiz ezagutzen zaitugun.
3. Begoña - 2006-03-12 | 20:35
Zorionak Juan Joxé!!!
4. Juan Mari - 2006-03-18 | 09:28
Izena ederra, umea ere bai, udaberri honetan aterako den argazkirik ederrena, Artea jolasean.
ZORIONAK.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|