Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Argazkiyek »  Mandubia 1

Argazkiyek

(Juan Joxe Agirre)

Argazki bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Mandubia 1

    paisaia natura lainoak | Juan Joxe Agirre |  2006/02/8  16:52

    Aurreko egun baten Beasainen izan nintzen eta behe lainoa zegoenez, nola ez, argazki kamara eraman nuen eta argazkiak atera ere bai, bueno, kamara bakarrik ez nuen eraman, beti bezela, tripodea, objetiboak, filtroak, flaxa, bateriak eta pilak ere bai…... Aurreneko bi argazkiak joaterakoan ateratakoak dira eta besteak etortzerakoan, lainoa jasotzen ari zenean. Naiz eta pinua besterik ikusten ez den, ezin egon argazkirik atera gabe, kasu onetan estetikoki oso ondo geratzen direlako.  Neri gehiena azkena  gustatzen zait, ea zuek zer diozuen……

     

     

     

    1.  Bigarrena nahiago - 2006-02-08 | 17:29
    Ez nago ba ados zurekin, Juan Joxe. Bigarren argazkia, atzealdean mendi elurtu horiek dituena iruditu zait politena. Hori bai, guztiz estetikan oinarrituta iritzia da nirea, argazkilaritza kontuetan ez bainaiz oso aditua.
    Eskerrik asko, Juan Joxe, asterik aste zure argazkiekin gure txokoen edertasuna deskubritzen laguntzeagatik. Ah, eta zorionak duela gutxi jasotako sariagatik!

    2.  naro - 2006-02-08 | 21:21
    Duda barik neuk azkena aukeratuko neuke.

    3.  Ni - 2006-02-09 | 09:10
    Azkena onena!!!!

    4.  2garrena - 2006-02-09 | 11:01
    Zorionak lehenik eta behin, ondo merezia duzu irabazi duzun saria. Ez al zara animatzen argazki saritua hemen jartzera, denok ikusi ahal izateko?

    Bestetik neurire 2garren argazkia gehiago gustatu zait. Eztet entenditzen baino ikusteko polittoue eintzat, kolore kontraste gehio ta bixiyo ikustet.

    Zorionak kanpeon

    5.  azkenekue - 2006-02-09 | 13:04
    nere ustez azkena da polittena

    6.  2garrena - 2006-02-09 | 14:29
    neretzakore bigarrena da polittena . atzin azaltzean zeru urdin horrek bere bixitasun bat emateyo

    7.  pedro - 2006-02-09 | 18:15
    Denbora ezin pasata dabilela hamatendu, bazter guztiak ikusten. Erretiroa hartuta jarraitu horrelase.Neretzako 2garrena politena.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak