Perretxiko gardena
natura perretxikoak | Juan Joxe Agirre |
2006/01/31
23:17

Noizean behin nere artxiboko argazkiak erakutsiko dizkizuet bakarka bada ere, niretzako bitxienak edo gustukoenak direnak, naiz eta batzuek lehen ere argitaratuak izan beste toki batzuetan. Argazki hau orain dela bi udazken egin nuen, perretxiko bila eta argazkiak ateratzen ibili eta kotxera bueltatzerakoan, eta ia gaueko iluna zenez, linterna batekin atzetik argitu eta argazkia atera nion. Perretxiko onek Hilvella crispa du izen zientifikoa, Mitra zuri euskeraz eta Oreja de gato erderaz, pagadi eta hariztietan dauden bide ertzetan irteten da eta gordinik jateko toxikoa da.
|
1. Josu Azpillaga - 2006-02-01 | 15:41
Bai, bai, atera zure artxiboko argazkiak, gustora ikusten ditugu-eta. Eskerrik asko, Juan Joxe!
2. Lotsaute - 2006-02-02 | 18:57
Irudimenari emanda:
Aingeru bati atzetik ateratako argazkia zirudik, Juan Joxe.
3. Begoņa - 2006-02-03 | 15:39
Juan Joxe, argazkiekin mirariak egiten dituzula ikusita, hurrengoan karneteko argazkia ateratzea zuregana joango naiz.
4. aparta hi - 2006-02-03 | 21:49
hidek hoi erretatue!!
bai, bai hik atea artxibokueke, ze bazekiat oso earrak baituala.
Segi olazxe!!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|