Behe lainoa-3
Paisaia | Juan Joxe Agirre |
2006/01/24
01:00

|
1. Iņaki - 2006-01-24 | 16:49
Aupa Juanjoxe ederra dek argazkia!
Argazki honek gogoratu zidak behin neronek begiekin ikusitakoa.
Nik bizitzan behin bakarrik ikusi diat horren antzeko behelainoa. Urraki gainean izan huan, ikarragarria, hor goian agertzen denaren aldean dena oso garbi eta lehun zegoen, hain garbi zegoen ze bailara guztiak itsasoa ematen zuen.
Goizeko 7:00-ak edo izango hituan eta ni gaupasa eginda, nahiko lan banian etxera osorik iristearekin.
Egon ninduan dudatan herrira jeitsi kamara artu eta berriro igotzeko Urraki gainera, baina ez nian adorerik izan, etxera iristearekin batera lo geratu ninduan eta...
Halere, izan nian momentu batean autoa gelditu eta minutu batzuez naturak eskeintzen dizkigun une zoragarri horiek dastatzeko aukera.
Hik momentu horiek zeguru asko izan dituala berez bilatzen dituk eta, guk aldiz gaupasa eginaren kasualitatez tokatu behar eta gainera argazkirik ez!
Horregatik ezkertzen diat horrelako argazki ederrak gu denoi eskeintzen diguzulako, musutruk, maiz zaila denean gainera jendearen iritsirik jasotzea.
Agur bero bat Argazki Elkarteko denoi eta beste bat arte...
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|