Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 3,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Argazkiyek »  Abartzuza udazkenean

Argazkiyek

(Juan Joxe Agirre)

Argazki bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Abartzuza udazkenean

    udazkena lekuak | Juan Joxe Agirre |  2005/11/22  00:38

    Urtaro onetan Lizarrra ingurua  kolorez jantzita egoten da, alde batetik zuhaitzen azkeneko hostoak direla eta, beste aldetik mahasti eta zainzuri (esparragoa) landareen koloreak eta erne berria den gariaren berdea, begientzako gozamen ederra. Bost argazki hauek lehengo astean ateratakoak dira Abartzuzan.

    Aurreneko argazki onetan, lehenengo planoan mahatsondoak dituzue, urrena erne berria den garia, atzerago zainzuri landareak eta azkena herria bera.

     

     

     

    1.  iratxoa - 2005-11-22 | 21:27
    udazken koloretan...Hemengoak bai zainzuri bikainak eta ez Peru aldetik datozenak...

    2.  Mikel - 2005-11-22 | 23:55
    Kolore bikainak, eta argi mundiala.

    3.  Kaixo - 2005-11-23 | 18:35
    Betiko moduen argazki ederrak!! ona zea benetan!!

    4.  Josu Azpillaga - 2005-11-24 | 17:57

    Aupa, Juan Joxe!

    Luistxo Fernandez kazetariak, IVAP-HAEEren Administrazioa Euskaraz aldizkarirako artikulu bat idatzi du, blog euskaldunak errepasatu eta batzuk aipatuz. Zurea aipatzen du!

    Hauxe dio zure blog honetaz: "Argazkiyek Juan Joxe Agirre azpeitiarraren foto-bloga. Argazki ederrak, komentario labur batzuekin. Ez da askoz gehiago behar."

    Beste izen batzuk ere aipatzen ditu: Telezaborra, Etiope bat Martitzen, Sustatu, Kirolak, Superbai, Volgako Batelariak, Mahai jokoan eta Tiraka

    Artikulu osoa, hemen: www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/460

    Eta ez da gutxiagorako, argazki hoiekin...



    5.  Alaitz Olaizola - 2005-11-25 | 14:59
    Zorionak jaso berri duzun sariagatik! Hara, egia esango dizut: Ezkontzen naizenean (ezkonduko al naiz?) zerorri eskatuko dizut argazkiak egiteko! Ja! Ja!
    Zorionak benetan, eta jarraitu, zure argazkien bidez, besteoi, inguruetako bazterrak erakusten!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak