Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 3,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Argazkiyek »  Kartutxo azalak

Argazkiyek

(Juan Joxe Agirre)

Argazki bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Kartutxo azalak

    salaketa kutsadura | Juan Joxe Agirre |  2005/11/7  23:12

    Niri oso zaila egiten zait ehiztariei buruz ondo hitz egitea.......... Alde batetik ehiza egitearekin ez nagoelako batere ados eta beste aldetik zarataz eta berunez kutsatzeaz gain, gehienetan kartutxo azalak ere bertan uzten dituztelako.......

     

     

    1.  Ekologistak - 2005-11-08 | 08:57
    Zaila da, bai, argazkiko hori sortu dutenak "naturaren maitaleak" direla pentsatzea.

    2.  Ehiza - 2005-11-08 | 14:48
    Argazkiko hori egin duenak naturaren maitale izatetik zero du, zaborra honela botata uzteak ez du argudiorik. Baina ehiztari asko naturaren maitale handienak izan daitezkeela ere egia da. Ekologia eta animalien ehiza ez dira inondik ere kontrajarriak egoki kudeatuz gero.

    Eta animaliak hiltzeari dagokionez, adibidez, zer egin behar dugu hezeguneetan sartzen ari den koipuarekin... Hego Ameriketan jatorria duen arratoi haundi hau landaredi guztia jaten ari da eta bertan bizi diren hegaztiek bizitzeko eta ugaltzeko behar dituzten lekuak suntsitzen ditu....

    Edo zer da hobea etxean izaten ditugun Floridako dortoka, edo arrain gorriak edo bestelakoak gure inguruetan askatzea, bertako espezieekin borroka dezaten, eta kalte izugarriak sortu edo etxean ez baditugu nahi zuzenean hiltzea. Zer gertatu zen ba Ameriketako karramarroarekin.

    Ekologia ez da beti animalien bizitzeko eskubidearekin uztartzen. Gauzak ez dira bat ere sinpleak.



    3.  2.nari - 2005-11-08 | 15:47
    ekologia ez da beti animalien bizitzeko eskubidearekin uztartzen,arrazoi duzu,baina hortik ehiza defenditzea...komentayoik ez!
    Ehiztariyek eztie beņe izengo naturaren maitaliek,hilketarekin disfrutatzebe,inguruko animaliek akau nahiz ta ez izan kaltegarriak beste espezie batzuntzako...hori natura maitatzie bada...
    A!Floridako dordoka...ez al duzu uste bere inguruan egon bearko lukeela eta ez hemen,gure etxeetan??

    4.  bigarrena naiz - 2005-11-08 | 16:56
    Nik ez dut ehiza defendatu, ez naiz ehiza zale eta ez nintzateke animalia bat honela hiltzeko gauza ere izango. Baina uste dut pertsona bat ehiztari eta naturaren maitale izan daitekeela.

    Ta Floridako dortokak... niri orokorrean maskotak ez zaizkit gustatzen... Etxeetan baino bere bizilekuan egon beharko lukeela iruditzen zait bai... baina iada hemen ditugunekin zer egin behar genukeenaz hitz egiten ari naiz... Hemendik aurrera espezie exotikoak ez ekartzeko neurriak hartu bharko liratekeela edo gutxienez beren kaltegarritasuna neurtuz erabakiak hartu ba ados...



    5.  ehiztai bat - 2005-11-08 | 17:37
    Ni ehiztaria naiz eta egia esan nire ustez askoz kalte gehiago egiten diot naturari nere eguneko edozein jardunetan, adibidez ba etxean sortzen dugun zaborra edota kotxearen keak, lixibak, pilak...
    Badakit ehiztariok naturari kalte handia egiten diogula baina amorrua ematen dit batzuen jarrerak zeren ematen du erru guztia ehiztariena dela eta ez gure mendiak autobia berrien haitzakian desegiten dituztenanak edota inolako ardurarik gabe gure errekak kutxaduraren ondorioz arrainik gabe uzten dituzten empresenenak eta horren adibide garbiak badaude gure herrian ere.

    6.  3. - 2005-11-08 | 20:07

    Nik ez dut esan ehiztariok duzuela erru guztia,zuk esan duzun guztia egia da,askoz kalte gehiago egiten diogu naturari eguneroko jarduerekin...bakarrik gaia ehizari buruz dala ta nire iritziye eman detela,sin mas.
    Ez dudana ulertzen zera da:nola disfrutatu leike beste animali bat akatzen?Matar por matar besteik ez ta ez?Ez dut beņe ulertuko.

    7.  6.nai - 2005-11-08 | 21:17
    Halre eztiek esango zenbait animali akatzie gaixki daonik. Adibidez azyek eota zapelaitzek... zenbaitek esangoik hoiyek babestu beherra daola satorra ta beste zenbait animali bezela.
    Seguru natxiok hoi esteunak ez daukela ez baratza, ez arkuma ez oillo ta ez beste hinbat gauza.
    Holako piztiyei tire tirue bildurripe.

    8.  7.ai - 2005-11-08 | 21:50

    Olako piztiyei tire tirue bildurripe??Animali danak zeozeatik daude hemen.egia da animali batzuk galerak ekartzen dituztela.Beste modu batzuk daude horri aurre egiteko,gauzie ezta eskopetie hartu ta tirue eozeini,gaņea hola hasi ezkeo, gizakiak baņo kalte geyo iteun animalik eztao mundu hontan,beraz...gurire tirue bildurrik pe ez?

    9.  eritziye - 2005-11-09 | 11:27
    aintzinatik gure arbasoak ehiztaiek zien. Ehiza zan bai beraien jateko iturri edo baratza.
    Gaur egun granja eta itxura honetako biltegiak ditugu (dena masifikatuta).
    Nik neuk nahio det ehiztai batek botatzen duen usue, granja batetik erten duen oilaskue baino. Hau danakin da ta bakoitzek bere opiniyue dake.
    Nere ustez eztebe kalteik eiten ehiztaiek (hortane ehiztai honak eta txarrak daude), baino ehiza neretzat ondo dao.

    Txukundarie!! Kriston amorrue emateit, bai, mendira jun ta kartutxuek ikustie. Baino gu geu jun ta bokailuen zillarrezko papela botatze deunien??

    Hauek sikiera puestue pagaute badakebe ayuntamentun obligaziyue da garbiketie, eo kobrau bakarrik einber debe?

    Eritzi ugari daude ta bakoitza berien!!

    10.  8.nai - 2005-11-09 | 18:13
    seguru hik eztakekela ez baatza ta ez animalik.
    Hor norbeai aillautakun ikustek zer ein. Zuek, Zuek bestentzat kontsejuk ta zeuentzaqt konejuk!!!!!

    11.  10.nai - 2005-11-09 | 19:47
    barkayek baņo bazakeat bai baatzie ta bai animaliyek

    12.  Piztiak hil... - 2005-11-10 | 10:07
    Baratza bat edukitzeak ez dizu inongo eskubiderik ematen babestuta dauden animaliak hiltzeko. Kontutan eduki beharko zenuke zer hiltzen ari zaren. Gainera ez dakit zure kasua den, baina baratzak dituen jende askok eta askok afizioz ditu eta ez bere lanbide modura. Eta zer, hari zapelatzak bi txita harrapatu dizkiola eta tiro... gauza bakoitzak bere balorea du.

    Gauza ez da animaliak hiltzea edo ez hiltzea, animaliak sor lezakeen kaltea eta animalia horren kontserbazio beharra baloratu behar dira... eta horretan nahiko analfabetoak izan daitezke zenbait. Eta erabaki asko arriskutsuak izan daitezke, zuk diozun bezala zenbait pizti hiltzeko jarritako pozoinekin ugatzak azaldu izan dira hilda. Informazioarekin eta serietate pixka batekin jokatzea besterik ez da.

    Eta neu edo behintzat nere familia ere baserritarra da, eta ez afizioz, ofizioz baizik.

    13.  12.nai - 2005-11-10 | 20:09
    ordun naekena esan baiņo seguru natxeok zuen etxiene satorrak etabar akabau eiteituzuela ta ez gezurrik esan

    14.  13.nai - 2005-11-17 | 10:06
    Ulertu nahi ez duenak ez du ulertzen. Ur-satorra bai baina, lur-satorra ez da kontserbazio arazoak dituen espezie bat eta kalteak sortzen badizkizu atxurkada batekin sator bat hiltzeak ez du aparteko arazorik suposatzen, nahiz eta horrek esan nahi eztuen batalla kanpal bat egin dezakegunik munduko sator guztien aurka. Aldiz pozoinak erabiltzeak arazoak sor ditzake, txolarreen aurka jarri eta auskalo zeinen gorputzean amaitzen duen. Eta nik ez dut esan guztia ondo egiten dudanik... denok egiten ditugu gauzak gaizki. Baina kontzientzia pixka batekin, gauzak asko hobe daitezke.

    Eta berriz diot, ulertu nahi ez duenak ez du ulertzen.





    15.  14.nai - 2005-11-25 | 10:46
    nik ez diat pozoi kontuik esan eh, esan diat gaizki hai danai tirue eo zeoze baiņo kulpai gabeku kalteu gabe.
    Ta berriz esangiat kontra eite aldea aidanai alperrik jardutie dala(adibidez hiri)

    16.  Lekitxarra - 2006-05-06 | 14:10
    Ehizatzea ez da "matar por matar",... arrantza bezela da!!!! Animlaiak harrapatu eta gero jan edo saldu!!!!
    Ehizatzen den guztia aprobetxatzen dugu!!!!!

    Aupa ehiza!!!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak