Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 18,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Ibarzabal »  Maitanekin izandako erantzunari, mila esker

Ibarzabal

(Haritz Ibarzabal)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Maitanekin izandako erantzunari, mila esker

    Kontu-kontari | Haritz Ibarzabal |  2010/01/3  14:56

    Duela gutxi argitaratu nuen idatzi bat 10 urteko neskato bati buruz, Maitane Goņi. Maitanek duen gaxotasuna bigarren motako giharretako atrofia da eta Euskal Herrian kasu bakarra da, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez delako beste kasurik ezagutzen.  

     

    Tamalez, azken sei hilabete hauetan oso azkar egin du okerrera Maitaneren osasun egoerak. Eritasunak, bizitzeko beharrezko dituen organoetan du eragina. Une honetan biriketan du arazoa eta arnasa hartzeko zailtasunak ditu. Datorren urtarrilean Pariserako bidea hartuko du familia osoarekin, han, Garches-eko Raymond Poincaré ospitalean egonaldi luze samarra egin beharko baitu. Bi ebakuntza egingo dizkiote. Bat bizkarrean eta bestea bularraldean. Eskoliosi bikoitza dauka eta birikei tokia kentzen dio horrek. Hemendik bi urtera egitekoak ziren ebakuntzak, baina egoerak behartuta datorren otsailera aurreratu dituzte.

     

    Helburua haurraren bizi-kalitatea hobetzea da, eritasunak, oraingoz, ez baitauka sendabiderik.  

     

    Osakidetzak bere gain hartu ditu Pariseko mediku-tratamenduaren gastuak, baita berekin doan pertsona batenak ere. Ez dute nahikoa ordea, ebakuntza oso gogorra izango da eta familia osoa joateko nahia baidute, -hori da gure asmoa, familia han egotea, ez dakigu guztiok itzuliko garen-eta -dio Alaitz Erostarbek- Maitaneren amari egin zioten elkarrizketa batean.  

     

    Gainerako gastu hauei aurre egin ahal izateko, diru bilketa jarri dute abian Haurtzaro Ikastolako -bertan 5. mailan ari da- guraso talde batek. Euskal Herritik zein kanpotik jasotako deiak etengabeak dira zorionez eta hainbat ekintza ari dira ospatzen Maitaneren alde azken egunotan.  

     

    Nik aurreko idatzian deialdi bat egin nizuen laguntza eske, eta Maitaneren kontukorrenteko zenbakia ezarri nuen, baina zerbait gehiago egiterik zegoela ikusirik, zozketa bat ipintzea pentsatu nuen -1.000 boleto atereaz-. Zuen erantzuna bikaina izan da, boleto guztiak berehala agortu baitira, beraz mila esker Azpeitiko herritar guztiei.

     

    Baita ere eskertu nahi nituzke: Martinez Inprimategia, Egaņa, Xiriako, Oņatz, Eguzkitza, Laratz, Ametsa eta esku bat bota didaten lagun guztiei, ez bailitzateke posible izango guzti hau zuek gabe.

    ----------------------------------------------------------------------------------

    Egunero idazten dudan nire blog pertsonala irakurri nahi duenak, klikatu ondorengo helbidean: http://ibarzabaltxokoa.wordpress.com/

     

     

    1.  botijo - 2010-01-03 | 20:30
    Aupa Aritz:

    Idea oso ona, sokamuturre jartzie urte-berri egunien. Zemat jende gerturau otea plza sokamuturre zeolakuen!!jeje

    Ba ea Zezen-Beltz elkartiek hurrengo urtien sokamuturre urte-berri egunien antolatzie lortzeun.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak