Diaporama batez Saninaziyuek gogoratuz
Kontu-kontari | Haritz Ibarzabal |
2008/09/9
13:49

Kaixo berriro ere guztioi, aspalditxo itzulia naiz udako oporretatik nahizeta hemendik ez agertu orainarte. Saninaziyo jaietako diaporama bat egiten egon naiz blog honetan ezartzeko nahi duenak ikusi dezan, eta egun hauetan zehar horretan pasa ditut ia eguneko ordu guztiak, horra hor nire berririk ez izanaren arrazoia.
Esan bezala denbora ugari igaro dut diaporama hau egiten, orduak eta orduak, pazientzia ze esanik ez, eta hainbat haserre nire buruarekin, baina tira, gero emaitza ikustean nahiko gustora geratu naiz.
Diaporaman, hasi uztailak 27 egunetik eta festak bukatu arteko egun guztiak agertzen dira, 324 argazkiz osatua dago eta hainbat kantuz lagundua.
Beraz gaurkoan nire diaporama berriarekin uzten zaituztet. Betiko moduan sartu ondorengo helbide horretara eta deskargatu artxiboa. Agian denbora dexente beharko du diaporama deskargatzen, luze xamarra baitda, baina uste dut pena merezi duela. Ikusi eta esango didazue zuen iritzia.
Diaporama deskargatu
Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa
|
1. botijo - 2008-09-11 | 12:45
Zorionak Haritz
Reportaje earra. Geyena autotxoketako argazkiyek gustau zztek. Neurire bajina bat aldiz emantzik inbiriye, baino neure buruei esta nitxoan "30 urtekin da autotxoketan...earra emangoek!!".
Baino egiye esan, zeatik ez?? hurrengo urtien bai!!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|