Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Ibarzabal »  “Azpeitiko Metal Boskotea” ren kontzertua

Ibarzabal

(Haritz Ibarzabal)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    “Azpeitiko Metal Boskotea” ren kontzertua

    Kontu-kontari | Haritz Ibarzabal |  2008/04/16  12:38

    Azpeitian zorionez musika bikain jotzen duten talde bat daukagu, “Azpeitiko Metal Boskotea” izeneko taldea hain zuzen ere, eta asteburu honetan beraien emanaldi batez gozatzeko aukera izango dugu.

    Azken urteetan egin duten bezala, aurten ere “Azpeitiko Metal Boskotea” musika elkarteak, bere kontzertua eskainiko du aste buru musikalen barruan. Kontzertu honetarako programa, lehendik zituzten zenbait kantu klasikoz zein garaikidez eta bertan estreinatuko dituzten hiru kantaz osatuko dute.

    Egile desberdinez eta kanta lasai zein biziagoz osatzen ahalegindu dira emanaldi honetarako, beraien azken emanaldien mailari eusteko asmoz.

    Beraz, guztiok gonbidaturik gelditzen zarete datorren larunbatean hilak 19, arratsaldeko 7 terdietan Azpeitiko parrokian emango duten kontzerturako.

     

    Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa

     

     

    1.  ander - 2008-04-17 | 23:42
    Asko eskertzen da bai talde honek kulturaren alde egiten duena. Saiatzen dira eta musika oso egokia aukeratzen dute beraien ekitaldietan. Ezagunak diren abestiak batetik eta musika maila honekoak bestetik. Poza ematen du gaur egun "inpernuko soinuaz" gain Mozart, Beethoven, Puccini eta beste maixuen musikaz gozatzea. Zorionak metal boskoteari!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak