Eutsi bide horri
Kontu-kontari | Haritz Ibarzabal |
2008/03/7
18:49
Idatzi nuen aurreko blog-ean iritsi zitzaidan erantzunetariko bat hau izan zen: “Uztarriako baleko "fitxajie" izengo haizelakuen nitxiok...(betire futbol kontuek ez baituk ikutzen, hori eztek eta hire fuertie).”
Ba nola diren gauzak lagun, gaur futbol kontuekin natorkizu, Lagun-onak taldearen aipamen batzuekin.
Denbora dexente naramatzan Lagun-onaken futbol partidu bat ikusi gabe, agian urteak ere bai. Futbola gustatzen zait bai, baina tamaina baten. Garmendipeko eguraldi hotz horiek jasateko prest ez nago, gero katarro batez erretiratuta egon behar izaten duena ni izaten bainaiz.
Baina lehen aipatu bezala, aurrekoan eguraldi ona aprobetxatuz aspaldiko partez partidua ikustera joan nintzen kuadrilakoekin. Garmendipe futbol zelaira sartu orduko hasi zitzaizkidan herritar batzuk esanez “ah dioss, gurik eindik!! Etziok gauze onik!! Ez baaa, hi etorriko oteitzeanbaa!!”, joe, aze ongi etorria Haritz esan nion neure buruari.
Kontuak-kontu partidua hasi zen eta aurreneko atentzioa eman zidan gauza izan zen hamaikakotik zortzi jokalari herritarrak zirela. Gaur egun futbol mundua nola dagoen ikusita hori ez da batere erraza, eta guztiz txalogarria iruditzen zait Aitor Zulaika eta Lagun-onak osatzen duten jendea egiten ari diren lana. Hau ez da bapateko lana, honek bere denbora behar du, jokalari gazteekin lan fina eta zorrotza eginaz. Azken urte hauetariko lanaren fruituak orain hasi dira jasotzen, eta jaso bakarrik ez, zukua ateratzen ere ederki askorik ari da Aitor Zulaika entrenatzailea.
Guretzat ere pozgarria da taldea herriko jendeaz osaturik dagoela ikusteak, beste adore batez joaten zara ikustera eta animatzera. Nik egun hartan ederki askorik pasatu nuen etxekoak animatuz, eta golez gain joku polita ikusteko aukera ere eman zidaten. Partidu hasieran kezka bakarra nuen buruan, “gaur galtzen badugu ni erruki, ez det hemendik bizirik irtengo”, baina 4-1 irabazi ostean lasai askorik irten nintzen herritar haien ahoak ixilduaz, jaja.
Lagun-onakeko kide guztiak zoriondu nahi ditut egiten hari diren lanagatik, eta adierazi hau dela gustatzen zaigun bidea, haurrekin eta gazteekin lan eginaz nahiz batzutan zaila izan. Denborarekin ematen duen fruituak merezi du ahalegin hori. ZORIONAK!!
Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa
|
1. olarra - 2008-03-12 | 14:08
Aupa Haritz,poza eman dit irakurtziek zein gustoa eon zinen Lagun Onaken partidue ikusten.Gainea irabazten ikustie oaindik eta earro izatea.Zurekin ados nago esate zunien gauz earra dala Lagun Onakeko ekipuen 8 azpeitiar eotie baño ez nago ain ados zorionak ematen dituzunien umiekin egiten ai dien lanagatik.Nei nere semiekin bizitzie tokau zitzatena behintzat ez da zoriontzeko modukue.Nere ustez 13-14 urteko mutil bati ezin zaio erakutsi garrantzitsuena irabaztie dala,nola edo ala irabaztie,bat zapalduez eta bestie baztertuez.Eta horixe da nik ikusi nuena.
Badakit entrenadore danak ez diela berdinek eta ez dutela jarrera berdine izaten baño guk 2006-07ko denboraldiyen bi entrenadore euki ginuzen eta egiye esan ez zan alde haundirik eon biyen artien umiek motibatzeko garaien.Horren emaitze hau izentzan:18 mutilei ein zitzaiobela fitxa tenporada hasieran eta 18 hoietatik 7 bakarrik presentau ziela hurrengo denboraldirako.Ze pentsaue emateu horrek,ez da?
Berriz errepikau nahi det entrenadore danak ez diela berdinek eta jende jatorra asko daola baño guri urte hartan etzitzaigun tokau,zorte txarra.
Besterik gabe aio.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|