Igotzeko 2. aukeraren zain
Kontu-kontari | Haritz Ibarzabal |
2009/06/2
22:17

Nahiko astebukaera gogorra igaro dugu herrian, batik bat kirola gustuko dugunok, larunbatean kolpe latza jaso baigenuen Garmendipe futbol zelaian Lagun-Onakekin.
Herriko futbol taldeak historioa egiteko aukera ezin hobea zuen larunbatean, eta hori nabari zen goiz goizetik herriko kaleetan zehar. Egun garrantzitsu hau omenaldi batez hasia genuen, Lagun-Onaken historian izan ziren presidenteak gogoratuz hain zuzen ere, eta meza bat ospatu ostean, Hotel Loiolan elkartu ziren guztiak bazkalduaz kontu zaharrak eta hainbat bitxikeri gogoratuz, (goikaladeko argazkian presidente guztiak elkarturik).
Baina denbora ez denez gelditzen, heldua zen benetako ordua denontzat, 90 minutuko sufrimendu eta tentsioa, aurrera atera beharra zegoen nola edo ala kanporaketa hura. Garmendipe inoiz ez bezala zegoen, jendez beterik eta herriko protagonista izateko prest, baina Torrelavegako zaletuak ere han zeuden tinko askorik guri gauzak zail jartzeko asmotan.
Halako batean hasera eman zion epaileak partiduari, beraz atzera bueltarik ez zegoen eta borrokan hasiak ziren etxeko mutilak golaren bila. Aurreneko minutuak nahiko ahulak izan ziren, nabari zen urduritasuna, asko baizuten jokoan.
Baina apurka apurka azpeitiarrak nagusitzen hasi ziren zelaian eta Altolagirrek erremate eder batean 1-0eko gola egin zuen 11. minutuan. Ederki ekin genion kanporaketari, eta gol hura oraindik ospatzen ari ginelaa…Arruek 2-0ekoa, 14.ean, aze zoramena gure artean, irribarrea nagusi zen gure aurpegietan. Lagun-Onakek serio jarraitu zuen lanean eta 33. minutuan area barruan soltean geratu zen baloiaz baliatuz; Unai Etxeberriak 3-0ekoa ezarri zuen buruz. Igotzeko ametsa sinesten hasiak ginen, baina handik bi minutura ordea Torrelavegak 3-1ekoa egin zigun eta berriro eres tentsioa zen nagusi gure barnekaldean.
Bigarren zatian golen bat egin beharra geneukan apur bat lasaitzeko, baina ez zegoen batere erraza, arnasa hartzeko betarik gabe asko bultzatzen baizuten kanpotarrek. Bigarren zatiko 35. minutuan Altolagirreri penalti bat egin zioten eta honek ez zuen hutsegin, 4-1eko aldea jarri zuen markagailuan. Berriro ere gure ametsa gertu genuen, eta oraingo honetan inoiz baino indar gehiagorekin gainera, baina gure amets hori hortxen geratu zen tamalez, amets polit batean, 89. minutuan 4-2koa jaso genuen eta 93.ean 4-3koa, penaltitik. Ez noa aipatzera ze hitz pasatu ziren nire barnetikan, baina bai esango dizuet etxean dudan presidente ohiak eta nik, barrabiletako galanta jaso genuela egun horretan.
Partidu bat horrela galtzen denean, beti ibiltzen gara errudun baten bila, gehienetan epailea, baina kasu honetan ez nuke esango erruduna bera izan zenik nahiz eta penalti zalantzagarria izan. Bazen beste errudun bat larunbateko partidu horretan. Jokalariak? Ezta pentsatu ere, zuten guztia eman zuten eta ez dugu ahaztu behar egin duten denboraldiaz, beraz, xapo Lagun-Onak taldea osatzen duten guztiei.
Larunbateko errudunak GU izan ginen, bai gu. Oso hotz egon ginen orokorrean, tarteka tartek LAGUN oihu batzuk entzuten ziren baina mesedez ez konparatu Torrelavegako zaletuen giroarekin. Guri ez zigun berotzen joan zen herriko txarangak ere, eta ori saiatu zirela eh!! Ez ez, azpeitiarrak beti izan gara animatzeko garaian hotzak eta beste behin ere nabarmen geratu gara.
Orain, igotzeko 2. aukera bat dugu Alacanteko La Nucia taldearen kontra, beraz, guk ere beste aukera bat dugu herriko taldeari erakusteko badakigula jarraitzaile sutsuak izaten. Berriz ere nik zalantzarik ez dut Lagun-Onakeko mutilek guztia emango dutela zelaian, bainaa, guk geurea emango al dugu??
Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa
Lotura zuzena |
Erantzun
Azpeitiko Metal Boskotearen kontzertu berria
Kontu-kontari | Haritz Ibarzabal |
2009/05/7
19:59

Datorren larunbatak 9, Azpeitiko Metal Boskotea musika elkarteak kontzertu bikain bat eskainiko digu. Kontzertu hau, beraien urteetako ibilbidean bildu dituzten kanta desberdinez osatua dago, eta gezurra badirudi ere, dagoenik 5 urte igaro dira boskote eder hau hasi zitzaizkigunetik beraien musika gozoa eskaintzen.
Kontzerturako gonbidapena luzatzen digu herritar guztioi A.M.B. taldeak, eta polita izango litzateke deialdi honi behar den bezala erantzutea, etxean daukagun altxorretariko bat baida. Azpeitiko Metal Boskotea, izenak dioen bezala, metal musika tresnez osaturiko talde bat da, eta oraindik ezagutzen ez duzuenok (ez dut uste kasua denik), Youtubeko helbide honetan ikus dezakezue nolakoa den A.M.B. taldea.
Youtube A.M.B.
(Prelude to a Te Deum, eurovision-eko ereserkia) kanta entzun berri duzue bideo honetan. Kanta hau, Apirilean eskaini ziguten kontzertuko lehen kanta izan zen, eta Oscar Gonzalez organujoleaz lagundirik eman zuten ekitaldia.
Besterik gabe lagunok, musika gustuko duzuenok beste aukera bat gehiago duzue Metal boskoteko musikaz gozatzeko. Jarraian, eskainiko diguten egitarauarekin utziko zaituztet.
Egitaraua:
1- Rondeau
Jean Joseph Mouret.
Mold: Michael Wilson
2- ”Cavatina” aus Figaro
G. Rossini.
Mold: Willi H. Wiltscheck
3- Arioso
J.S Bach
Mold: Stephen Haegue
4- Can-Can´t
Jacques Offenbach
5- Gabriel´s Oboe
E. Morricone
Mold: A.M.B.
6- The Pink Panther
H. Mancini
Mold: Arthur Frackenphol
7- Hey Jude
Beatles
Mold: Hans-André Stamm
8- Lion King
Elton John & Tom Rice
Mold: A.M.B.
9- New York, New York
John Kander
Mold: Jack Gale
10- Funiculi Funicula
Italiar Herrikoia
Mold: Simon Kerwin
Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa
Lotura zuzena |
Erantzun
Ikus-entzunezko diaporama
Kontu-kontari | Haritz Ibarzabal |
2009/04/15
12:46

San Sebastianak aspalditxo igaro genituen, baina berriro orduko kontuak gogoratu beharrean gaude blog honetan. Aurtengo danborradan atera genituen argazkiekin ikus-entzunezko diaporama bat nahi nuen egin, baina ez nuen astirik hartzen eta hor nengoen tartetxo bat aurkitzeko irrikaz buruan neukan proiektua egiteko zain.
Aste santuko jai hauek probetxatuz, diaporamarekin jardun naiz buru-belarri eta azkenik atera dut barruan neraman arantza hori, guztiz amaitzea lortu baidut urtarriletik zintzilik neukan lana.
Diaporamak 28 minutu inguru irauten du, eta bertan handien danborrada, goizeko diana, haurren danborrada eta bandera jeitsierako danborradako argazkiak ikusi ditzazkegu. Diaporama hau osatzeko 230 argazki inguru erabili ditut eta pasa ditudan orduak zer esanik ez, pazientzi apur bat hartu eta hau izan da nire aste santuko penitentzia, jejeje.
Lanaren emaitzarekin ordea nahiko gustura geratu naiz eta hori da azkenean balio duena, atzean ahazturik geratzen baidira ordurabitateko tirabirak, ezta?
Beraz lagunok, gaurkoan nire azken lantxoarekin uzten zaituztet. Ez da agazkilari profesional baten hainbeteko diaporama, baina bueno, saiatu behintzat saiatu naiz txukun xamar egiten.
Deskargatzeko klikatu San sebastianak izenean: San Sebastianak. (Deskargatzen bere denbora beharko du, beraz izan mesedez pazientzi apur bat).
Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa
Lotura zuzena |
Erantzun
Ihauteriko kexak ahoz-aho
Kontu-kontari | Haritz Ibarzabal |
2009/03/4
13:11

Idatzi honekin ez nuke nahi surik piztu herritarren artean, baina neure ikuspuntua agertzea gustatuko litzaidake eta bide batez gauzak argitzeko balio badu hobe, ezta?
Ihauteriak amaitu eta hurrengo egunean Uztarrian ezarri zuten idatzian “Mozorro eta zezen festari agur” izenpean, hainbat herritarren kexa egon ziren mozorroen sari banaketa kritikatuz, zalantzan jarriaz irabazleak aukeratzeko modua eta baita ere zenbait sari murriztuak izan zirela gogoraraziaz.
Musikari buruz ere kexa ugari irakurri nituen, eta gehien aipatzen zutena astearteko egunez zezenaren hiletan Txarangarik ez zela egon zen, dirudienez udaletxeari diru faltaren ondorioz.
Ba orain nik ere neure iritzia eman nahiko nuke, eta mozorroekin hasiko naiz. Nork merezi duen saria erabakitzea oso zaila izango dela iruditzen zait, eta aukeratzeko modu desberdinak jarrita ere beti egongo gara norbaitzuk ados sentitzen ez garenak, zorionez inor ez baigera mundu honetan izaera edo gustu berdinekoak.
Baina sari murrizketen kontua beste gauza bat da, hemen ez dago sistema konturik, sari ugari jartzen dituzu edo gertatu den bezala justukoak banatzen dira. Ni ere sari ugarien aldekoa naiz eta ez aurten erabaki den bezala. Gehienok ez gara sari potoloen zain egoten, baina adibidez kexatu diren horiek agertu duten bezala ba afaritxoren bat, edo herriko dendaren batean zerbait erosteko baletxoren bat, edo mp4 bat…. mila horrelako detaileekin gazteok eskertzen dugu, eta ez zait iruditzen diruaren arazoa denik Azpeiti bezelako udaletxe batentzat.
Eta dirua aipatu dudanez, astearteko txarangaren eztabaidarekin noa orain. Aurrekonturik ez zegoelako kendu omen zuten astearte ilunabar aldera ospatzen zen zezen hiletako txaranga. Hau horrela bada guztiz tristea iruditzen zait, herriko txaranga bati ordaintzeko dirurik ez edukitzea udaletxe batek festetan. Beste arrazoiren bat ez badago behintzat kexatzeko modukoa da, eta bestela, mesedez guzti honen arduradunak idatzi dezala lasai gure hitzak okerrak badira.
Beste pare bat kexa ere entzun diot egun hauetan herriko jendeari, eta hauek ziren: Zezena kaleetan zehar dabilen bitartean ez dela garai batean bezala musikarik egoten altabozetatik, eta beste kexa ba gau-pasean plazako kioskoan ere kontzertu taldeak kendu egin dituztela azken urte hauetan. Garai batean Egan edo antzekoren bat beti egoten zen gaua animatuaz. Egia da bai bi katu egoten ginela beraiei begiratuaz, baina orain kendu digutenean faltan botatzen dugu, beti jartzen baizuten beraien saltsa.
Baina gaizki jakinda ez banago hauen arazoa ez da diru faltarena, baiziketa zenbait herritarren kexaren ondorioa. Dirudienez hainbat herritar kexatu ziren zezeneko garaian altabozetako musikak molestatu egiten zietela (siestarako izango zen), eta gau-pasako plazako taldearen kasuan berdin, eta arazo hau honelaxen konpondu zuten, gauzak kenduaz. Gai honetan udaletxeak baino erru gehiago zenbait herritarrok dugu. Urteak 365 egun ditu, eta horietatik 6 egun besterik ez dira izaten festa egunak, egun horiek jasateko prest ez dagoenak eta horrenbeste molestatzen badio musikak (zer eta musikak!!) ba pisu bat erosi dezala mendian naturaren doinuak entzunaz, baina herriko alderdi zaharrari utzi mesedez bere bizitasuna mantentzen.
Gero nahi dugu festetan herriko gaztea bertan geratzea kanpora irten gabe!! Bide hau jarraitzen baduguu….
Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa
Lotura zuzena |
Erantzun
Itxura onik ez duen urtea
Kontu-kontari | Haritz Ibarzabal |
2009/01/6
14:02

Ongi etorria hasi berria dugun 2009ko urte honetara. Gabonak eta Errege eguna ere igaro berri ditugu (azkenean trenez heldu ziren eh, jeje, helikopteroana inuxentada zen) eta pozez egon beharko nuke egun hauetan, baina tamalez ez da horrela, bada zerbait ostopatzen nauena zoriontsu izatera, errudun sentierazten nauen sentsazio bat, eta guzti honek munduaren egoerarekin du zerikusia.
Egunak joan egunak etorri, ez da giro izaten telebista piztu edo egunkaria zabaltzen dudan bakoitzean. Goiko argazki horretan bezelaxen dago mundua, batere kolorerik gabe, zuri-beltzean mugildua, eta zoritxarrez egoerari bira emateko zailtasun haundiekin.
Une hauetan Gaza-ko herria daukagu albiste nagusi, gerra bete-betean aurkitzen baidira duela astebetetik. Gerra guztietan bezela zibilak ordaintzen ari dira besteen erruak, eta azkenean hildako ugari izango ditugu inork irabaziko ez duen sarraski batean, gerran ez baida irabazlerik egoten.
Gaza-ko albisteaz gain, hor jarraitzen dute beste hainbat arazo larriek ere. Irak-eko gerra ere hor daukagu noraezean, egunero hildako ugari sortuaz eta noiz amaituko den itxura haundirik gabe. Eta hauen moduan, ezdakizkigun beste hainbat borroka, gose eta miseria. Pentsatze hutsarekin hiru minututik behin pertsona bat hiltzen dela goseaz munduan….askotan ez imajinatuta hobe.
Munduko krisi ekonomikoa ere berri da, eta zalantzarik ez bere arazoak sortuko dizkigula. Baina aurretik aipatu ditudan beste albiste horiek irakurri ostean, gutxieneko iruditzen zait krisi honen larritasuna, nahiz eta bere garrantzia izan.
Eta atzerrian bakarrik ez eh, etxean ere badaukagu nahiko lan duela 30 urtetik bizi dugun gatazka konpontzen, beraz lagunok, ez dakit urte berri on esan edo zer egin, baina 2009 honek hasi duen bidea ez dirudi oso xamurra.
Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
Bego | 2009-01-06 | 14:46
Albiste zaharragoak »»