Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zirikatzen

Zirikatzen

(Iņigo Ibarguren)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: lehenbailehen

    ««Itzuli blog osora

    Hator, hator, mutil, etxera

    lehenbailehen | Iņigo Ibarguren |  2008/05/19  13:27

    Hilabete batzuk atzerago idatzi zuen blog hauetako erantzunen batean Begoņa Eliasek presoen aldetik jasotako gutunek sortarazten zioten poz eta ilusioa. Ba nik ere ilusio berberaz gozatzeko aukera izan dudala esan dezaket.

     

    Iker Iparragirreren gutun bat jaso genuen gure etxean, Parisetik nahiko gertu dagoen Bois d`arcy kartzelatik zuzenean bidalia.

     

    Iker txiki-txikitatik ezagutu izan dut, ni baino urtebete zaharragoa izanik ere beti egon izan zelako nigandik nahiko hurbil, klase desberdinetan izanda ere, eskola berean ikasi baikenuen. Berarekin gogoratzean, bihurri aurpegiko mutil bat etortzen zait burura, irribarrea ia beti ahoan, ile kizkur eta luzea zintzilik. Eta beti alai, beti hitz edo galdera jatorren bat. Gogoan dut, eskolako garai haietan urtebeteko aldea izate horrek garrantzia handia zuela, eta zaharragoek ez gintuzten beti behar bezala zaintzen. Adinaren hierarkia horrek desberdintasun handia sortzen zuen batzuen eta besteen artean, denak hamaika edo hamabi urteko umemoko batzuk izanagatik. Horregatik oroitzen naiz beharbada hainbeste begirunez Ikerrez, ez baitut gogoan inoiz hitz txar edo desegokirik zuzendu zidanik.

     

    Ez dago gehiago idatzi beharrik. Urte batzuk badira zoritxarrez herrian falta denetik, eta lehenbailehen itzultzea nahi nuke. Badakit beste asko ere zain dituela. Zain gaudek, Iker. Itzuli azkar.

     Ikerregatik bakarrik aritu naiz hemen baina, herriko beste presoak ere merezi dute tartetxo bat. Iritsiko ahal da denak batera Azpeitian elkartuko diren eguna. Gotzon, Xegu, Txapi, Kafe.... eutsi goiari.

    Lotura zuzena  |  3 erantzun. Azkena: Ander | 2008-05-26 | 22:05

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak