Gaia: eta
««Itzuli blog osora
Pasadizo deseroso bat
Estu eta larri | Iņigo Ibarguren |
2008/04/7
12:32
Aurreko batean, ume txikiek egin ohi dituzten barrabaskeriei buruz hitz egiten ari nintzen lagun batekin. Igogailu bat hartzera zihoan nire lagun hau lau urteko bere ilobarekin, eta igogailua beste solairu batean gelditu zenean, etxepeko beste bizilagun bat sartu zen. Bizilagun hau gizen samarra zen nonbait, edo oso gizena, garbi esateko.
Kontua da, horrelakoetan gertatu ohi denez, eguneroko gauza arruntez hitz egiten hasi zirela; eguraldi ederra zegoela baina gauerako ekaitza iragarrita zegoela, egunkariak zekarren berriren bat edo beste...
Gauzak horrela, iritsi zitzaien nire laguna eta ilobari igogailutik ateratzeko unea. Eta justu momentu horretantxe, igogailuko ateak irekita oraindik eta bizilagunak arazorik gabe entzuteko moduan, botatzen du lau urteko umeak:
-Ion, zergatik dago gizon hori horren potoloa?
Ionek aurpegia gorritzen sentitzen du, bizilagunari begiratu eta barkazio aurpegi bat jartzen ahalegintzen den bitartean. Bizilaguna ere ez dago eroso jakina; nora begiratu ez dakiela geratu da, aurpegian etsipeneko irribarre inozo bat margotuta. Eskerrak igogailuko ateak azkar itxi eta bien enbarazuari amaiera eman dien.
Iloba ez da konturatu noski biei pasarazi dien une txarrarekin, eta Ioni begira jarraitzen du, ganorazko erantzun baten zain bezala.
Horrelako egoerek barregura eman dezakete bere momentuan, denbora bat igaro ostean pasadizo moduan kontatzen direnean adibidez. Baina norberari tokatzen zaionean, beste dimentsio bat hartu ohi dute kontu hauek.
Neuri gertatu zitzaidan pasadizo bat etorri zitzaidan burura. Bada gure etxepean bertan pare bat ume dituzten bikote gazte bat. Umeek zazpi eta bost bat urte izango dituzte gutxi gora behera. Sarri samar etorri ohi dira gure etxera, ordubete batean jolas pixka bat egin eta algara batzuk botatzera. Denok ibili ohi gara gustura, elkarri gauzak bota eta barre eragiten. Beraien gurasoek ere, behin baina gehiagotan aitortu digute, izugarrizko bakea izaten omen dute etxean, ordubetean bada ere.
Horrelako gau batean, nahiko jolas eta marrazki egin eta gero, etorri zen beraien ama behintzat umeen bila. Komedorean geunden denok hitz egiten, umeen ama, neure ama eta neu geundela uste dut. Umeak berriz, atzera eta aurrera, beti bezala, gauza guztiak lekuz aldatu eta nahasten; musika CD-ak, liburuak, kojinak... aurkitzen zuten guztia. Telebista piztuta zegoen. Bi umeetan zaharrena telebista eta bideoaren mandoa hartuta ikusi nuen une batean, horrenbeste botoi zertarako ziren igarri nahian nonbait. Probak egiten ari zen, batari eta besteari eman eta eman. Ez nion garrantzirik eman ordea, beraien amarekin ez dakit zertaz hitz egiten ari nintzen eta.
Eta hara non, bestaldera begira nengoela, soinu arraro batzuk entzuten hasi nintzen. Umeen ama ere bat-batean hitzik gabe gelditu zela sumatu nuen, nora begiratu asmatu ezinik; umeak bideoko play botoiari eman zion, eta pelikula porno baten irudi eta soinuez gozatzen ari ginen denok. Pare bat segundo iraun zuen egoera xelebre eta deseroso hark, umeak arretarik galdu begiak plateren moduan jarri eta hau zihoen bitartean:
-Beitu ama, titiyek, titiyek.!!!!
Eskerrak telebistaren mandoa gertu samar nuen eta, berau hartu ostean, ahal bezain azkarren itzali nuen. Gure ezinegona irribarre inozo batez estaltzen saiatu ginen helduak, umeak bideoaren botoiei sakatzen segitzen zuen bitartean, tankerako zerbait aurkituko zuen esperantzaz edo.
Nork utzi zuen bideo hura aparatuaren barruan? Hori beste baterako utziko dugu, badakizue: bekatua esan daiteke, baina bekataria nor den, ez.
Badaezpada, umeak etorri diren hurrengo aldietan, bideoaren mandoa ondo ezkutatuta utzi dugu. Umeak inguruan direla, ez baita inoiz jakiten...
Lotura zuzena |
2 erantzun. Azkena:
Iosu | 2008-04-07 | 18:40
Emango bat?
Hartu eta eman | Iņigo Ibarguren |
2007/03/8
18:56
Lagun batekin eztabaida polita izan nuen aurreko batean bazkari batean. Giza harremanei buruz hitz egiten jardun genuen, egiten ditugun ( eta egin gabe uzten ditugun ) gauzei errepaso bat ematen. Eztabaida esan dut hasieran baina, egia esan, ez zen eztabaidara iritsi, biok iritzi berdinak genituelako, orokorrean behintzat.
Emozioak eta sentimenduak azalarazteko ditugun arazoak aipatu genituen bereziki.
Zenbat denbora pasa da azkenekoz benetako besarkada bat eman edo hartu zenuenetik? Hori izan zen laguna eta biok aipatu genuen gauzetako bat. Oso gutxitan ikusten ditugu ( gutxiegi nire ustez ) bi pertsona elkar besarkatzen. Beste norbait zoriondu behar dugunean, gaizki pasatzen ari den norbaiti babesa eman nahi diogunean, atzerrira joandako norbait etxera itzuli denean... une asko dira aproposak besarkada bat emateko. Baina benetakoa izan dadila, ez konpromisoz ematen den horietakoa.
Inoiz entzun duzue alexitimia hitza? Afektibitatearekin lotzen den trastorno psikologiko bat dela irakurri dut duela gutxi. Sentimenduak espresatzeko zailtasun handi edo ezinezkoarekin. Eta sentimenduak azaleratzeko karentzia horrek luzera arazo larriak ekar ditzakeela ere bai. Horrelako pertsona batekin bizitzea edo denbora luzean harreman ona izatea oso zaila bihurtzen omen da.
Pentsatu pixkatean zuen inguruko lagun eta familiarrekin. Benetako besarkadarik eman diozue aspaldian? Edo muxurik? Entzun diozue zuen arreba, anai, aitona, ama edo semeei beraien arazoei buruz hitz egiten?
Gauza batzuei buruz hitz egitea oso erraza da. Beste gai batzuk berriz... eztarriko zuloan geratzen zaizkigu zintzilik, ateratzeko garrantzitsuegiak balira bezala.
Saiatu besarkada gehiago ematen, ondokoaren arazoak entzuten, norbait presentatzen digutenean benetako bi musu ematen, mesede egingo liguke denei. Emaileari eta hartzaileari.
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
Iosu | 2007-03-09 | 19:05