Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zirikatzen

Zirikatzen

(Iņigo Ibarguren)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: edo

    ««Itzuli blog osora

    Balantzea

    ondo edo gaizki | Iņigo Ibarguren |  2006/12/19  16:57

     

    Urtea amaitzera doa. Garai polita izan daiteke 2006. urte honek ekarri dizkigun alderdi on eta txarrei errepaso bat emateko. Zer egin dut ongi urte onetan? Zer atera zait gaizki? Zer egin nezakeen hobeto? Zergatik ez nintzen ausartu beste hura egiten?

     

    Erdaraz idatzitako liburu bat irakurri dut duela gutxi. Psikologo batek idatzia da. Liburuaren zati batean honakoa dio, bere hitzak textualki erabiliz, “el hombre es un animal deficitario”.  Alegia, bizitzan aurrera joan hala, normala den moduan, gauzak galtzen goazela azaltzen du. Baina, honekin nahikoa ez nonbait eta, galdutako gauza horiek gogoratzeko joera nabaria dugu. Iraganari begira jartzen garenean, denbora gehiago pasatzen omen dugu gaizki ateratako gauzez pentsatzen, ondo ateratakoekin baino. Hortik etor omen daitezke gero tristezian edo depresioan erortzeko joerak.

     

    Egia dela esango nuke. Sarritan, moralez baju samar gabiltzanean bereziki, gauzak beltz ikusteko joera dugu. Zalantzak etortzen zaizkigu, gure bizitza norabide okerrean ote doan susmoa. Une horietan erakutsi behar du bakoitzak bere izatearen indarra. Ekaitza heldu den bezala aldenduko da eta, uste baino lehenago iritsiko zaigu argia.

     

    Ez dugu geure buruarekin gogorregiak izan behar. Ezta ondoan dugunarekin ere. Gogorra izateko, nahikoa da bizitza bera. Askotan, errazegi jartzen gara besteen tokian, kritikatuz ia beti. Ondokoaren bizitzan sartu eta, honek izan edo dituen zailtasunei kasurik egin gabe, bere bizitza nola bizi behar lukeen erabaki nahian. Geure arazoek bildurra ematen dute eta, besteenak zuzentzen hasten gara. Epaile lana gehiegi gustatzen zaigu.

     

    Neu ere ezkorregi jarri nahiz ordea. Ohartu gabe. Nik uste, goian aipatzen dudan psikologo horrek baduela arrazoi pixka bat. Edo puska bat.

     

    Egin ezazue azken urte honen balantze bat. Besterik gabe, kuriositatez. Garrantzi handirik eman gabe. Ipini balantza batean, ondo eta gaizki ateratako gauzak. Baina ezkuzabalak izan zuen buruekin. Geure bertuteei garrantzia ematen ikasi behar dugu, akatsak konpontzeko ahalegina eginez. Gaizki ateratakoak nagusitzen badira, baikor begiratu eta datorren urtea hobea atera dadin ahaleginak egin. Ondo ateratakoen zakuak gehiago pisatzen badu, zorionak eta berdin jarraitu.

     

    Lotura zuzena  |  2 erantzun. Azkena: Tximist | 2006-12-23 | 13:37

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak