Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zirikatzen

Zirikatzen

(Iñigo Ibarguren)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:

    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

    Gaia: bila

    ««Itzuli blog osora

    Enparaneko altxorra

    altxor bila | Iñigo Ibarguren |  2006/11/1  13:01

    Enparaneko altxorra

    Altxor batzuk guk uste baino gertuago aurki genezazkeela iruditzen zait. Batzuetan bai behintzat. Kontsumismoak bete-betean harrapatuta gaituen garai honetan, kosta egiten zaigu dirurik xahutu gabe arratsalde edo gau bat pasa dezakegula pentsatzea ere. Horregatik idatzi nahi nuen artikulu hau, badelako enparanen garrantzia handiko altxor bat. Eta bai, dohainik.

    Liburutegiaz ari naiz. Aurreko batean ezagun batekin kalean liburuez hitzegiten hasi eta halako batean “liburuek garesti zaudek” esan zidan. Nik arrazoi eman nion, azal biguneko liburuak merke samar erosteko aukera dugun arren.

    Geroxeago berriz, liburutegia aipatu nion. “Bai, baina han eh kuotie pagaber” esan zidan. “Ze kuota” erantzun nion. Kontua da, Azpeitiko liburutegiko liburuak irakurtzeagatik ordaindu egin behar zela uste zuela. Harritu egin ninduen honek, liburuak irakurtzeko joera zuela kontuan izanda.

    Orduan oroitu nintzen aste batzu lehenago Hitza egunkarian irakurritako elkarrizketa batez. Azkoitiko liburutegiko arduradun batek esaten zuenez, herritar askok ez zekiten liburutegiko liburuak dohain hartzea bazenik.

    Bestalde, bati baino gehiago entzun diet, liburutegiko liburuak zaharrak direla edota aukera gutxi eskaintzen dutela. Nire uste apalean, hori ez da egia. Noizbehinka, liburu berriak zaharren lekua hartzen dute eta aukera zabala dagoela esango nuke. 12.000 liburu baino gehiago aurki daitezkeela entzuna dut, irakurri nahi duenarentzat, nahikoa eta soberan.

    12.000 liburu baino gehiago gure eskuetan. Mota guztietakoak: nobelak, biografiak, autobiografiak, bidaia liburuak, ipuinak, saiakerak, poesia... ordaindu gabe. Eta, gaur egun, zer ematen digu gizarte honek diruaren truke ezpada? Jan edo edan egiteko     ( supermerkatuan erosi, taberna edo jatetxean kontsumitu ) ondo ordaindu beharra dago. Arropa ere  ( leku batzuetan behintzat ) ez dago merke. Kirola polikiroldegian egin nahi duenak ordaindu egin behar du.

    Bizitza garesti dago eta familia batzuetan hilaren amaierara iristeko zailtasunak daude. Horregatik eskertzekoa iruditzen zait dohaineko liburutegi batetara iristeko aukera izatea. Gaur egun agintean daudenek inposatu diguten bizi mota honekin aukera gutxi baitugu horrelako altxorrak musutruk bilatzeko. Eta hemendik aurrera, gero eta gutxiago.

    Orain gauza bakar bat gelditzen da: bertara gerturatu eta probetxua ateratzea.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. Joks | 2006-11-09 | 10:48

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. Pablo | 2006-11-06 | 11:17

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak