Barkamen eske
BESTERIK | Iņigo Ibarguren |
2009/05/22
11:28
Erraza dirudien arren, zein zaila den batzuetan huts egin diozun norbaiti barkamena eskatzea. Gauza arrunta da itxuraz, sinplea oso, segundo bakar batean egin daitekeena. Bestearen aurpegira begiratu eta barkatu soil bat esan besterik ez duzu. Baina zergatik kostatzen zaigu horrenbeste itxuraz hain erraza bada? Beti piztu izan didate horrelako gauzek jakinmina. Barkatu behar duenak koherentzia pixka bat eta humanitate arrastoren bat badu, barkatu egin beharko luke gainera. Egin duzun hori larriegia ez bada behintzat.
Hamar bat minutu eman ditut azkenengoz barkamena noiz eta nori eskatu nion gogoratu nahian. Ez dut gogoratzen. Edo aspaldian ezer txarrik ez dut egin (sinesteko zail samarra gertatzen dena) edo gauza txarrengatik damutu eta barkamenik eskatzen ez dut ikasi. Zer pentsatua ematen du honek. Gauza hauek ez baitira eskolan ikasten. Baina beste gauza bat ere jarri behar dut hemen. Denboraldi batean nire arazoa bakarrik zela uste nuen, nire pertsonalitatean hobetzeko nuen gauzetariko bat zela. Zuzendu beharreko akats bat. Eta horrela dela pentsatzen jarraitzen dut. Baina denborarekin konturatu naiz gizarte honetan denok (edo gehienok) dugula arazo berdina.
Egin dezagun ahalegin bat. Bestearen zain egon gabe, geure buruarekin hasita. Besteek egin behar dutena ez baitago zure esku, baina zuk egiteko duzuna bai.
Uztarriako blog honetan edo aurrekoetan norbaiti miņik eman badiot, barka diezadala.
|
1. oba - 2009-05-26 | 11:41
Horrelako gauzak ez dira esolan erakusten. Arrazoi duk Iņigo. Barkamenak bihotzetik atera behar dik eta ez ahotik. Eskolan, eta ez 12 urterekin!!!!, 3-4 urterekin baizik, haurren arteko gatazkak elkarri barkamena eskatzera behartuz konpontzen dituk askotan. Adin horretako haur batek etzekik, barkamena hitzaren zentzua eta modu horretan "ikasten" dik, edozen kalte egin eta gero ezagutzen ez duen barkamen hitz majikoarekin dena konpontzen dela. Barkamena prozesu luze baten bkaera duk nire ustez, barkamenak ez luke helburua izan behar. Aurrena, autokritika zegok, gero bestearen lekuan jartzea eta bestearen emozioez jabetzea, gero nola konpondu daiteken aztertu eta azkenik damua. Ufff!!! eta gaur egungo eskolarekin.... aupa Iņigo, gai interesgarria.
2. amatxi - 2009-05-27 | 17:54
Kaixo Iņigo:
Zure idatziak beti gustoko izan ditut eta nere ixiltasunean beti mirestu izan zaitut, bai zeanagatik eta bai egiten dezunagatik.
Oraingo honetan bereziki ukitu nau gai honek eta zerbait aportatzeko gogoa sartu zait.
Neretzat barkatzia zorionaren giltza da. Batzutan ez da oso erreza izaten barkatzia. Neri gertatu izan zait buruarekin barkatu nahi izatea eta sentimentuz mina sentitzen jarraitzia pertsona batek edo organismo batek egin didanagatik.
Adibide bezela jartzeko genero indarkeria edo atxilotuta tratu txarrak jaso izan dituzten kasoak aipatuko nituzke.
Tratu txarrak jasan ditun emakume batek, bere bikotekideak barkamena eskatu diola ta, bihotz bihotzetik barkatzeko indar on haundia euki behar du..eta arrazoi haundiagoarekin oraindik, gauza berdina behin eta birritan errepikatzen bada.
Eta indar errepresiboen esku torturatuak izan direnak? Norbere osasunarentzat barkatzia da onena, zeren amorruak eta gorrotoak sarraskiak egiten ditu osasunean. Kasu honetan ere barkatze
entrenamendu haundia euki behar da.
Iņigo, barkatziakin liau naiz eta zure gaia barkamen eskatzia zan.
Ba, barkamena eskatzia baino neri gehiago gustatzen zait sentitzen dedala esatia, zergatik miņa edo kalte eginda gero, gainetik, eskatzen (exigitzen) ari zera mina edo kaltea jasan duanari barkatzeko.Batzutan barkamena eskatzia oso erraza izaten da. Horrekin norbere kontzientzia ixiltzen dezu eta pelota zure biktimaren teilatuan geratzen da.
Zure kasuan, barkamena eskatzen dezu inor minduta sentitu bada. Zure eskaeran nabarmentzen da inundik ere ez dezula izan min egiteko asmorik. Hala ta guztiz ere, batenbat egon liteke minduta sentitu dena eta norbere onerako, barkatzen saiatu beharko luke.
Sentitzen det txapa guzti hau bota izana.Hala ta guztiz ere pentxatzen det zerbaiterako balioko duela.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|