Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zirikatzen »  E-mail bat

Zirikatzen

(Iñigo Ibarguren)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    E-mail bat

    filosofia | Iñigo Ibarguren |  2007/10/22  14:51

    Mezu  bat jaso nuen duela egun gutxi. Ez naiz jaso duen bakarra izango eta, ezaguna egingo zaizue beharbada. Gustatu egin zitzaidan. Ia zer iruditzen zaizuen zuei.

     

    Filosofiako klase batean, irakasle batek kristalezko pote bat hartzen du. Ikasleek harriduraz begiratzen diote. Irakasleak, golfeko pilotak hartu eta potea goraino betetzen du. Potea beterik dago? Galdetzen die ikasleei. Denak baietz erantzuten dute.

     

    Irakasleak perdigoi mordo bat atera eta potean botatzen ditu. Perdigoiek golfeko pilotek utzitako hutsunea betetzen dute. Beterik dago potea? Galdetzen du berriro. Ikasleak baietz berriz ere.

     

    Irakasleak hondarrez betetako zorro bat atera eta potean isurtzen du. Hondarra poteko zirrikituetan zabaltzen da, golfeko pilota eta perdigoiek hutsik utzitako lekuetan. Beterik dago potea? Ikasleek batak besteari begiratzen diote, eta segundo batzuen ostean eta zalantza askoren ondoren, baietz erantzuten dute.

     

    Irakasleak bi zerbeza atera eta likidoa potean behera erortzen uzten du. Zerbezak hondarrak utzitako zirrikitu guztiak betetzen ditu.

     

    Ikasleak barrez hasten dira. Gero, irakasleak hartzen du hitza: “Pote hau bizitzaren paradoxa bat da. Golfeko pilotak gauza garrantzitsuak dira: familia, lagunak, osasuna, maitasuna. Beste gauza guztiak galduta ere, gure bizitzak zoriontsu eta beteta mantendu ditzakegu gauza hauekin.”

     

    “Perdigoiak axola zaizkigun beste gauza batzuk dira: lana, etxea, autoa, arropak...”

     

    “Hondarra gainontzeko gauza txikiak dira.”

     

    “Potean lehenbizi hondarra ipiniko bagenu, ez genuke perdigoientzako lekurik izango, ezta golfeko pilotentzat ere.” Bizitzarekin berdin gertatzen da. Gauza txikiez arduratzen denbora gehiegi emanez gero, ez genuke gauza garrantzitsuez arduratzeko denborarik izango.”

     

    “Arduratu zaitezte benetan zoriontsu izateko beharrezko diren gauzez.”

     

    “Egin jolas zuen semeekin, hartu denbora medikuarengana joateko, hartu denbora zure gustuko kirola eta afizioaz gozatzeko. Beti egongo da astia etxea garbitzeko.”

     

    “Hartu denbora lehenbizi golfeko pilotez arduratzeko, beste guztia hondarra bakarrik da.”

     

    Ikasleetako batek, besteak baino kuriositate handiagokoa zenez, honakoa galdetzen dio irakasleari: zer esan nahi dute zerbezek?

     

    Irakasleak irribarre egin eta hau erantzuten dio: “Zerbezak gauza bat erakusten digu; zure bizitza beteta dagoela iruditzen bazaizu ere, beti dagoela astia lagun batekin kaña pare bat hartzeko.”

     

     

    1.  Zu - 2007-10-22 | 15:58
    Zoragarria. Eskerrik asko, Iñigo

    2.  baibe - 2007-10-22 | 16:06
    Asko gustau zitek neire. Egi borobillek dituk bai, eta tartien behin hortaz akordatziere beharrezkua dek.

    3.  patxitrapero - 2007-10-22 | 16:10

    Filosofia irakasle honi norbaitek garbitzen zion etxea zalantzarik gabe. Nik ondo zaintzen ditut golf pilotak, baina etxea narrax-narrax eginda daukat! ;-)

    4.  Iosu - 2007-10-24 | 21:59
    Askotan, potea beteta daukagula pelota edo perdigoi gehiago azaltzen dituk gure bizitzan. Denai eutsi nahi izan arren denak ez dituk potean kabitzen. Potea lehertu nahi ez bada potetik zeoze atera beharra zeok berriei lekua eiteko.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak