Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 3,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zirikatzen »  Azpeitia 2011?

Zirikatzen

(Iņigo Ibarguren)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Azpeitia 2011?

    aldaketak | Iņigo Ibarguren |  2007/07/12  15:39

    Zorionak eman nahi dizkiot Iņaki Errazkin alkate berriari. Eta bere taldeari. Herri batek haize edo ideia berrien freskura behar izaten du noizean behin, eta bazen herri honetan haize fresko horri paso emateko ordua.

     

    Hogeita zazpi urte ditut, eta EAJ bakarrik ezagutu dut agintean herri honetan. Beste gazte asko dago zentzu honetan nire lekuan. Garbi esanda, aspertu samar, hitz gogorxeagoak ez idazteagatik. Aldaketa onerako edo txarrerako izango den denborak esango digu, baina gazteriaren zati handi bat boterea eskuetatik aldatzeko zain zegoela nabaria zen.

     

    Zer bilakaera emango du herriak gaurtik 2011 bitartean? Egingo dira azkenean hainbeste eztabaida piztu duten Loiola bideko etxe horiek? San Inaziyuek bezalako festak “herrikoiago” izatera helduko dira? Zer gertatuko da horrenbeste urtean hutsik dauden etxeekin? Garraio publikoa bultzatzeko zerbait egingo da? Alokairuan, modu onean, etxeak jartzeko asmorik izango al da?

     

    Iņaki Errazkinen taldeak lehenbizi egin duen gauzetako bat beraien soldata jaistea izan da. Ez dakit ziur, baina entzun dudanez beraien eskupekoak erdira jaitsi omen dituzte alkate berriak eta pare bat zinegotzik. Egia bada behintzat, zorionak. Berri ona, apala, eredugarria beste askorentzat. Azkoitiko alkatea eta bere taldearentzat, adibidez.

     

    Gauzak eskatzeko ordua da, dudarik gabe, baina baita talde berriarekin pazientzia eta fedea izatekoa ere. Ezingo diegu eskatu orain, une batetik bestera, herriak erakutsi dituen gabezi guztiekin amaitzeko. Baina aldaketak eskatzea zilegi da, eta beharrezkoa ere bai. Batzuek zer egin duten ondotxo dakigu. Ondorioak behintzat, bai. Denbora asko izan dute beraiek nahi zuten Azpeitiari itxura emateko. Gehiegi, nire ustez.

     Orain beste batzuen ordua da, haize berriak heldu dira herrira.

     

     

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak