Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zirikatzen »  GKE

Zirikatzen

(Iņigo Ibarguren)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    GKE

    solidaritatea | Iņigo Ibarguren |  2007/06/26  15:00

    Gizarte guztiaren begiradapean daude. Narkotrafikoan edo armen kontrabandoan lan egingo balute bezala. Jende gutxik sinesten du beraien lanean. Edo jende gutxik sinetsi nahi du. Alde handia dago bi gauzen artean. Gobernuz kanpoko erakundeez ari naiz, ONG delakoez.

     

    Duela hiru edo lau hilabete ezagun egin ziren horrelako bi erakunde. Okerrerako. Telebista kate guzietan agertu ziren egun pare batean, iruzur egin zutela leporatuta. Fondoak hirugarren munduko bazter behartsuenetara bidali beharrean ez dakit zer enpresa pribatuetan amaitzen zutelakoan. Kuriosoa da nola sinesten dugun askotan komunikabideetatik iristen zaigun guztia. Haur txiki batek koilarakada osoa irensten duen bezala tragatzen dugu informazioa guk ere. Bereziki sinetsi nahi dugunean, lehenagotik ditugun aurreiritziek horrela pentsarazten digutenean. Ahaztu egiten zaigu nonbait, egunero berri mordo bat behar duen munstro handi bat dela telebista, prentsa idatzia den bezalaxe.

     

    Bat baino gehiago oso eroso sentitu zen egun haietan. “Ikuste al dek, eztik merezi holako jendiei diruik ematie,” horrelako komentario asko entzun zen.

    Dirurik eman nahi ez duen jendea babestuta sentitu zen, soldatatik irabazten duen guztia berarentzat hartzen jarraitu eta bide berdinetik jarraitzeko aitzakia perfektua aurkitu zuen.

     

    Zer gertatu zen azkenean erakunde hauekin? Baten kasuan behintzat ez zen ezer frogatu, epaileak erakundea ikertzeko agindua bakarrik eman zuen. Eta agindu hori, telebistan agertu baino lau urte lehenagotik emanda zegoen. Zergatik agertu zen telebista eta prentsa idatzian agertu zen garaian? Agertu al dira berriro, esandakoak berretsi edo gezurtatzeko? Zer axola dio horrek. Garrantzitsuena, egun hartako albistegiak betetzea zela ematen du.

     

    Ez pentsa orain erakunde hauetan itsu-itsuan sinesten dudanik. Gehiegi sortu dira azken urteetan, eta denak beharrezkoak eta fidagarriak direla esatea gehiegizkoa da. Baina batzuetan behintzat badut fedea ( zerbaitetan izan behar da bizitza honetan ) eta ez ahaztu gobernu eta instituzio desberdinek egin beharreko lana burutu nahian dabiltzala. Gobernu aberatsenek agindu eta sinatuta duten ehuneko 0,7 hori emango balute...

     

     

     

     

    1.  Joks - 2007-06-26 | 16:23
    Arrazoye dakek, erakunde hoietako batzuk lan politte iteyabe. Halare, ezin dixkiau ahaztu erakunde hoietatik aparte lanien ai dien pertsona asko. Bazakiat heuk, adibidez, U2-ko abeslariye deken Bono-i miresmen haundiye diokela...

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak