Igo gabeko norbait?
zuek esan | Iņigo Ibarguren |
2007/05/29
17:16
Joan den Igandean xoxoteko eguna ospatu zen eta, gai hau kontuan hartuta, eztabaida txiki bat izan genuen familiako batzuen artean. Ez dut gogoan nola iritsi ginen puntu hartaraino baina, kontua da, Azpeitiko biztanleetatik ( ia 14.000 pertsonetatik ) xoxotera inoiz igo gabeak zenbat izango ginen kalkulatzen aritu ginela. Baten batek esan zuen, eta ni ez nengoen ados, Azpeitiar guztiak egongo zirela noiz edo noiz gure herriko mendi mitikoenenaren gailurrera igoak.
Hasiera batean ematen duena baino konplikatuagoa izan daiteke auzia. Adibidez, bat etorriko zaretela uste dut 10 urtez beherakoen zerrenda kontuan hartu gabe uzten baldin badugu, ezta? Berdin esan daiteke noski ezinduen zerrendan, zorionez gaur egun 4x4ko edozein autotan goraino iristeko aukera denon eskura badago ere. Gaur egun jubilatuak izan eta Azpeitian jaio direnen zerrendan gehien-gehientsuenak igota egongo direnaren susmoa dut, baina hemen ere topatu dezakegu ziurrenik ezusteren bat.
Gai honekin zerikusia duen beste galdera bat ere badatorkit burura. Nire irudipen hutsa bakarrik da ala xoxoteko egun honek garrantzia gehiago zuen duela 10 edo 20 urte? Ez dakit, beharbada, duela urte batzuk aisialdirako aukera gutxiago zegoen eta horrelako egun seinalatuak gure egutegietan gurutze batekin marrazten genituen, egun batzuk lehenagotik noiz iritsiko ziren irrikaren esperoan. Baina gaur egun, gazte eta ez hain gazteek kanpora ateratzeko joera gehiago izaten dute eta agian egun honek lehen zuen distiraren zati bat galdu du.
Ez dakit, beharbada dena nire irudipena bakarrik da, edo okerragoa dena, zahartzen ari naizenaren seinale garbia...
Mendizale edo xoxoterekin maiteminduta dagoen norbaitek bere iritzia emango balu...
|
1. EnekoitzEsnaola - 2007-05-30 | 17:51
Iņigo, nik baditiat izebak Xoxotera behin ere igo ez direnak. 70-78 urte ditiztek, eta gazterik joan hituan Azpeititik (kanpora ezkondu...), 20 urte pasatxorekin-edo. Beraz, 1950. urte inguruan jartzen gaituk. Eta orduan Azpeitian ez zagoan Xoxotera igotzeko ohiturarik; Arauntzara joateko joera zagoan, batik bat.
Lagun Onak Mendi Bazkuna 1946an sortu zitean. Urte hartako irailaren 10ean egin zitean lehen bilera ofiziala, Etxe-Zurineko tabernako jantokian. Eta lehen irteera ofiziala, berriz, irail hartako 29an: herriko mendizale batzuk Arauntzara igo hituan, Lagun Onak-en sorrera ospatzeko asmoz. Buzoia jarri eta hara joandako taldearen argazkia atera zitean (Lagun Onak Mendi Bazkunaren 50. urteurreneko liburuan ageri duk).
Egia duk gero, urrian, Xoxotera joan zirela taldeko batzuk, baina orduan ia herritar gehienen erreferentzia ez zuan Xoxote, gaur den bezala.
Batez ere, 1956tik hasi zuan Xoxote erreferentzia izaten, orduko uztailaren 15ean San Inazioren estatua inauguratu zutenetik.
Nire izeba horiek hara igo gabe jarraitzen ditek, baina.
2. ni - 2007-05-30 | 18:26
Gu aurreko jaien izen giņen eta etzeon jende asko,
baņo egualdiyeatik o zapatuko elkartasun eguneko parrandatik izengo zan. Lengo urtien bai animau zala jendie,euskitatik ezin ihes einda eon giņen danok, belarretan.
Nik ustet jendiek eusteiola ohitura hoiei oindik,
Erniyoa jun besteik eztao Setienbreko eozein jaitan.
3. Tximist - 2007-06-06 | 14:32
Egiye esan garai baten jende asko iyotze huan bai Xoxotea, gaztiek batipat. Alperrenak kotxien ta beste batzuk oinez, euskal giro jatorrien beti're... Halare, oindala pare bat urte itxi zebenetik, ya inor eztek juten ta jendie Inoxea jutek batipat.
4. txokola - 2007-06-06 | 21:01
Mutille pixkorra, tximistien parekue!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|