Gurpil zulatuak
hutsik | Iņigo Ibarguren |
2007/04/1
13:22
Ez dira egun asko pasa Altuna-Uriako enpresako kamioi batzuk eraso bat jaso zutenetik. Gurpilak zulatu zizkieten. AHT (Abiadura handiko trenaren ) eraikitze lanengatik egindako protesta izan zen. ) Bandalismo hutsa batzuentzat. Hori baino zerbait gehiago beste batzuentzat.
Kontua da, gure Euskal Herri maite honetako jauntxo batzuk erabaki dutelako hasi direla obra horiek egiten. Eta lehenbailehen hasi direla egiten gainera, inor konturatzen hasi baino lehen, errauzketa planta edo beste arazo batzuekin gertatzen ari diren protestak kontu honetara zabaldu baino lehen.
Zergatik egiten dituzte kontu hauek horren kontu handiz? Horren isilik? Nor dago tren honekin aterako diren etekinen atzean? Euskal herriko naturak zein aldaketa izango dituen badakigu? Axola zaigu?
|
1. Ander - 2007-04-01 | 15:07
"Altuna y Uria"-n abendun eiteienien irabaziyen zenbaketie, lasai eon, 4 gurpil oyek eztiabe bate eraginik eukiko ta. Zeatik eztiabe herritarren artien galdeketie eiten, nahi al deun edo ez, tren madarikau hori? Tren hori enpresantzako pentsauta zeok batipat. Euskal Herriko enpresatako jendie jun dayen frantzira, alemanira...makinak montatzea eta abar luze bat, noski, eta haiek hona. Hik ustek herritar normal batek denporie eukikouela alemanira denbora paxa juteko?Eta etzeok eztare udaran harea juteko pentsauta,(hori galerie dek), baizik urte osuen zehar etekine ateatzeko.EMPRESATAKO JENDIEKIN.
Batzuk esateiabe aurreapenai etzakola trabaik jarri ber.Nik jende horri esate zoat azkeneko arbolie botatzeiaunien eta itsasoko azkeneko arraye hiltzeiaunien konturauko gaitukela eztikela aurreapenak ezertako baliyo izen.
Bukatzeko, aipamen bat ein nahi diat. Konturau al aiz iņigo Azpeitiko bi enpresak,"Altuna y Uria" eta "Amenabar S.A", Euskal Herriyen zehar zemat eta zemat obratan ai dizen parte hartzen? Eskuko 10 bihetzekin ezin ditxiat kontau. Flipantie dek "Partido del Negocio Vascon" lagunek badauzkek 6-7 urtien ein leizkeken gorakadie,etzeok olako inbertsiyoko fondoik. Laste bi enpresa hauek FCC eo Ferrovial-en parekuek izengoituk.
2. Osky - 2007-04-02 | 17:35
Gauzak ez dira horren ixilik egiten. Proyektua kontsulta dezakezu. Trenaren etekinen atzean bi puntu kontrajarri. Bata, asko bidaiatzen dutenentzat gozada bat. Empresentzat komunikazio hobeagoa. Puntu negatiboa, aipatutako empresa konstruktora horiek. Fuerteenak dira, prezio onena esakaintzen dutenak konkurtso publikoan.Diruak beti egiten du diru.
Euskal herriko naturaren aldaketa ez da A-8aren arrasaterako tarte horren baino handiago izango.
3. Ander - 2007-04-02 | 19:56
Kasu hau eztek AHT-na baino interesantie iruitze zitek zuek irakurtzie:
http://www.eitb24.com/berria/eu/B24_42710/kalez-kale/ABADINO-Ertzaintzak-indarrez-hustu-du-Etxaburugoitia/
Neri pertsonalki, oso krudela iruitze zitek. Urtien beayen soldata %13 iyotzeiaben agintayek uxkei bat pagau basarritarrai ta atzeko zulotik hartzea bialtzie gixajuei.Josu Jon Imazen basarriye izen bahuan, basarriyen pixue urretan emango ziyoaben.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|