Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zirikatzen »  kafe+21

Zirikatzen

(Iņigo Ibarguren)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    kafe+21

    beste behin | Iņigo Ibarguren |  2007/02/11  14:52

                                       

    Martutenetik Bonxera. Donostiatik Lugora.  Euskal herritik Galiziako kartzelara. Hauxe da Garikoitz Etxeberria “Kaferi” Espainiako Auzitegi Gorenak ezarri dion bidaia. 600 kilometro. 7 orduko bidaia. Lau urte beteta izatea nahikoa ez nonbait, eta orain sei urte omen zirela eta, beste biak betetzeko atxilotu dute.

     

    Antzeko egoeran beste hogeita bat gazte. Ezezagunak guretzat, (neretzat behintzat) kafe ere, Azpeitiarra izan ez balitz, ezezaguna izango litzatekeen moduan.

     

    Ia urtebete joan zaigu ETA-k su etena iragarri zuenetik. Alde guztietako ordezkariei entzun izan diegu gauzak ondo zihoazela, baikorra izan behar zela,  denbora kontua zela, oraingo honetan atzerapausurik ez zela egongo, oinarri sendoak zeudela...

     

    Baina memoriak ez badit hutsik egiten, espainiako gobernuak ez du aurrerapauso bat eman ( ez da bat ere) gatazkari benetako irtenbide bat ematen hasteko.

     

    Nik dakidala ETA-k hiru edo lau komunikatu atera ditu joan den Martxotik. Iraila edo Urri inguruan atera zuen bat. Gogoan dut gogoz irakurri nuela, nuen esperantzari eutsiko zion zerbait irakurtzeko irrikaz. Baina ez nuen ETA-ren komunikatuan baikorregi izateko argudiorik bilatu. Hori baino gehiago, azken urtebete honetan egia bere gordintasun osoan esan duen bakarra dela esango nuke. Eta denborak, arrazoia eman dio.

     

    Urtea amaitzera zihoala, Abenduaren 30ean atentatua Madrilen, eta denak eskuak burura eramaten ditugu. Gizarteari, beste behin, gezurra esan diote, iruzur egin diote, gauza bat sinestarazi eta oso bestelako errealitatea erakutsi diote. Albiste txarra denontzat. Barkatu, ia denontzat. Popularrentzat albiste ona baitzen noski.

     

    Eta, hiru asteren buruan ( kasualitate hutsa? ) epaia auzitegi gorenetik: Kartzela zigorra kafe eta beste 21 gazteri.

     

    Ez naiz politikan aditua. Ezta gutxiago ere. Artikulu hau irakurtze hutsarekin egiaztatu dezakezue. Kontu ilunegia iruditzen zait egia esan. Lanbrotsuegia. Gezur eta interes gehiegi mugitzen den kontua. Konplexuegia. Sustrai gehiegitan zabaltzen dena.

     

    Abenduaren 30eko atentatu hori izan ez balitz kafe eta beste 21 horiek kalean egongo liratezke. Ez dakit ziur, baina nire ustez hala da. Kasualitate handiegia iruditzen zait horiei emandako epaia atentatua izan eta denbora gutxira. Horrek ematen du pena. Batzuen interes faltagatik beste gazte batzuen bizia (eta familia edo lagunena) hankaz gora jartzea. Baina berriro baikorrak izan behar dugula esango digute, gauzak ondo doazela, ari direla hitz egiten, erdi ezkutuan edo...

     

    Animo kafe eta beste 21entzat!

     

     

     

     

     

    1.  azpeiti - 2007-02-12 | 16:35
    Orain ere berri txarrak euskaldunontzat. Orain ere hainbat gazte BAHITUAK izan dira faxisten aginduetara dauden zipaioen eskutik. Eta gainera. bahiketa hau salatzea ere debekatua dugu euskaldunok, egunero demokraziaren eta moralaren inguruko lezioak ematen dizkiguten "pakezale" horien eskutik. Nahikoa da!

    2.  Osky - 2007-02-12 | 18:38
    Ondo dago politikaz hitzegitea, ondo dago bakoitzak bere iritzia ematea, nahiz eta ez izan aditu bat gai horretan.Baina beste gauz bat da, ez informatzea gaia interesgarria iruditu arren. Sei urte "omen dira"?? Denak bere arrazoia du,zergatik galdetu behar diogu geure buruari. Ulertu nola egiten duen lan Justiziak eta zerren ondorioa da 6 urte kartzel zigorra. Informazio hau izango bagenu "manipulatu gabe", iritziak garrantzitsuago izango lirateke. Bai bakoitzak ideaiak argiago edukitzeko edo bai borroka egiteko horrelako ekintzen aurka. Zirikatzeatik Iņigo...


    3.  inigo - 2007-02-12 | 19:17
    Oskyri

    Hik seguru "manipulau" gabeko informaziyue badaukekela ez? Zergatik ez dik ba informatzen? Zirikatzen segitzeatik...

    4.  Ander - 2007-02-12 | 19:58
    Osky-ri:
    Justizia ustelduta zeok, hi bezela. Esate baldin baek sei urteko kartzela zigorra merezi dikela Kafek, pentsaukoiat ez haola burutik ondo.Beste gauze bat dek hik katxondeoko gogue daukekela ze hiri bost inporta zak kafe, ta bere sei urteko bahiketie. Hik gaur etxien familiyen afaldukok, telebisiyue ikusikok ta hire betiko ohe goxuen eingok lo ta hola segiukok buruen txanpiņoiek erten da usteltze haizen arte.

    5.  jozu - 2007-02-13 | 10:13
    aupa iņigo! Hire idatzian zera diok: "Abenduaren 30eko atentatu hori izan ez balitz kafe eta beste 21 horiek kalean egongo liratezke. Ez dakit ziur, baina nire ustez hala da." Ta niri zenbait galdera sortzen zizkidak horrek: Zeri erantzuten ote zioten ETAk su-etena eman eta bi egunera Ertzaintzak egindako atxiloketek? Zergatik debekatu dira manifak? zergatik haibeste buelta madrilera? zergatik mantendu dituzte ezker abertzalearen zinegotzi postuak bahiturik(azpeitian ere)? Kafen-da aurkako erasoa ez ote da izan azken hilabeteetan etenik izan ez duen erasoaldi baten beste pauso bat?

    6.  Osky - 2007-02-13 | 13:25
    Uste dut gaixki ulertu bat dagoela. Ni ez nahiz hari Justizia defendatzen. Denok bezela, batzutan asmatu ta besteetan kale egiten du. Gero bakoitzak izan dezala bere iritzia.Batzuentzat Justizia ondo dabil eta besteentzat gaixki.

    Manipulazioa aipatzen dudanean, Justiziak hartutako erabakiei, talde politikoak ematen dieten interpretazioari hari naiz. Informazio garbi bat nahi baduzu Sententzia irakurri.Hor jarriko du zergatik eskatzen da zigor kartzela, alde guztien deklarazioak eta abar.Ni behintzat hortik hasiko nuen nere iritzia finkatzen.

    Nik ez dut nahi Kafe kartzelan egotea, honekin bakarrik esan nahi dut iritziak beste ikuspuntu batetik eratu behar direla. Nire ustez ezker abertzalearen gertu dabiltzanak diskurtso berbera erabiltzen dutela. Berdina esaten diot beste talde politikoen jarraitzaileei.

    Anderri,
    komponbidea nahi dek? ETAri esaiok armak usteko. Eta independentzia nahi baldin baek, politika bidetik joan. Bestela jai! Ikusiko dek nola torturak, atxiloketak, kartzel zigorrak....ez diren gehiago azalduko.

    7.  jozu - 2007-02-13 | 16:19
    Iepa iņigo! hi, eskertuko nikek aurreko hortan ein dixkiaten galdera oiyek erantzutie.



    8.  inigo - 2007-02-13 | 18:23
    Ezin dizkiat hire galderak erantzun jozu. Baino danak relaziyo at eukiko diabe segurunez, hori esan nahi dek ez?????

    9.  Bego - 2007-02-13 | 19:00
    Osky, zure iritziak irakurri ondoren ondorio hau atera dut. Lehenen, analisi politikoak irakurri nahi badituzu, beste leku batera jo beharko duzu, hau blog bat da, eta Iņigok idatzi duena, Kaferen egoera larria azaltzea izan da, soilik. Bai, denak dakiguna eta ulertzen ez duguna, alegia, nola den posible, Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeak, < talde terroristak> direla izendatzea, armarik erabili ez badute ere. Orduan, argi dago sententzia hau, ideia politiko batzuek defenditzeagatik kondenatu dituztela.
    Beraz, Justizia ez da denontzat berdina


    10.  jozu - 2007-02-14 | 08:47
    Aupa iņigo!
    Esan nahi diatena dek; kafen-da aurkako erasue, ETAk "Barajas" egin zuelako izan dala esatie irakurketa ariņegiye iruditzen zaitela. Hori esanda, ETAk eraso hau ekidin zezakela edota eraso honen ardura ETA-rena dela ulertarazi bait dezakek, edo igual hori esan nahi dek?!
    Ta nere ustez, eraso honen arduradun bakarrak espainiako gobernua+PP dituk, ta nola ez, beraien laguntzaile diren Ertzaintza ta konpainia guztia. Ta hori dek salatu beharrekoa.

    11.  inigo - 2007-02-14 | 16:39
    Aupa Jozu; Hirekin bat natxatorrek. Neretzat, hiretzat bezelaxe, ETA-k atentau hori eitien erantule nagusiye Psoeko gobiernu dek. Artikuluen jartzeiat nere ustez gobiernuek iye urtebete hontan eztula aurrea pauso bat beare eman. Ta ETA-k, inmobilismo hori ikusite, erantzun eindik, besteik ez.

    12.  Ander - 2007-02-14 | 18:21
    Iņigokin bat natxetorrek.Ze ein zian PSOE-k su etenien?ezerrez. PSOEk PP-ko txakur amorrauek zauzkean eun osuen iraintzen ta amenazatzen ta PSOEk etzian bate adoreik euki aurrea eiteko. Euskal presuek eskubide osue zaukebek espetxe zigorra etxetik gertu betetzeko. ETA-ko jendieke eztik inundik inoa jende xehie hiltzie nahi baņo zori txarrak hala nahi izan zian.

    13.  EnekoitzEsnaola - 2007-02-15 | 16:27
    Txundituta geratu naiz:

    - Haika-Segiko epaiak irten zuenean, Euskal Herriko ia eragile denek azaldu zuten desadostasuna: alderdiek, erakunde publikoek, sindikatuek, gizarte eragileek...

    - 23 gazte berehala atxilotzeko agindua zegoen.

    - Eragile horiek denak euskal presoak Euskal Herriko kartzeletan izatearen aldekoak dira, sakabanaketaren kontra daude.

    - Gero, 'Kafe'-eta atxilotu zituztenean, gazteak hasieran Basauriko kartzelan sartu zituzten eta geroago batzuk beste euskal espetxeetan.

    - Baina egun haietan inork ez zuen esan: gazteak ez ditzatela Euskal Herritik kanpoko kartzeletara eraman. Harrigarria izan zen.

    - Arazoez ez da hitz egin behar pasatu eta gero bakarrik. Ahal dela, saihestu egin behar dira. 'Egunkaria'-ren kontrako bigarren operazioa izan zenean (2003ko urrian), gogoratzen naiz nola eragile askok atxilotuen balizko torturen kontra egin zuten, 2003ko otsaileko operazioan atxilotuek torturak jaso zituztela-eta. Torturen kontra egoteaz gain, 2003ko urriko operazioan horiek orduan ez gertatzeko ahotsa altxatu zuten eragileek, eragina lortu nahian. Nik uste lortu zutela; urriko atxilotuek ez zuten tortura salaketarik egin. Orain, aldiz, gazteak atxilotzear zirela edo atxilotu bezain laster, eragileek ez dute esan gazteak ez sakabanatzeko. Eta sakabanatu egin dituzte.

    14.  ionetxaniz - 2007-02-15 | 18:54
    Egunkariaren aurkako erasoekin egiten duan konparaketa ez du niretzat zuzena. Ez kasuak eta ez egoerak ez dituk konparagarriak.
    Atxiloketak egon eta hurrengo astean, gazte eragile ezberdinek manifestu baten inguruan egin ziten indar, babes handia bilduz bere inguruan. Manifestuak, orohar gazteriaren antolatzeko eskubidea, eta proiektu politiko guzien bideragarritasuna aldarrikatzen zizkian (independentzia barne, atxilotuak gazte independentistak izanik). Manifestuak nazioareko 5o eragileren babesa ere lortu zian. Beraz oso lan txukuna nire ustez gazte mugimendutik egina. Milaka gazte batu zizkian manifestazio batek eman zioan amaiera babes bilketa guzi horri.

    15.  ionetxaniz - 2007-02-15 | 19:04
    Ondoren, askatasuna izan duk aste honetan presoen aurkako beste zenbait erasoren artean hik aipatu kasua salatu dikena.
    Nire ustez zerbait egin ziaten eragileek asmatu ziaten zer eta nola egin.
    hemen ilegalizazioen aurka hitz egiten diagu baina Segiren aurkako operazioak edo egunkariaren aurkakoak dimentsio ezberdina dik, babes ezberdina. Ez dituk Arzalluz eta bestelakoak ikusiko mikrofonoen aurrean, tortura salaketek itzal ezberdina ditek (zoritzarrez herri honetako tortura kasu guziek ez ditek eta garrantzi bera, askoren jarrerak erakutsi bezala), eta ondorioz erantzuleen gain egindako eragina ere ezberdina duk. Zein eragile espero dituk ikustea gazte hauek ez urruntzeko eskatzen? Ondoren eraso hau salatzeko manifak egurtzen dituztenak?

    Argi diat, egun horietan lan hori egiteak etziala ekidingo sakabanaketa, egunkariaren bigarren operazioan torturak ekidin ziren modu berean. Eta argi diat busti diren eragileek egin duten lana, oztopo guzien gainetik, egokia izan huala nire ustez.

    16.  EnekoitzEsnaola - 2007-02-16 | 11:25
    Ione Etxanizi.

    Bazakinat gazte manifestua atera zutela eta babes handia jaso zuela. 'Egunkaria'-ren kontrako operazioetan ere egon hitunan idatziak-eta. Denak balekoak izan daitezke, oraingoak eta lehengoak. Baina uste dinat oraingoan sakabanaketaren kontrako eskaera zehatza egitea falta izan dela. Nik uste dinat gai horren inguruan lan bat egin bazen 'Kafe'-eta atxilotu dituztenean, zerbait lor zitekeela eta babesa jasoko zuela, eta eragina...

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak