Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zirikatzen »  Izotz gutxirekin, faborez

Zirikatzen

(Iņigo Ibarguren)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Izotz gutxirekin, faborez

    glaziar artean | Iņigo Ibarguren |  2007/01/1  15:57

    Gabon hauetako egun batean taberna batetara sartu nintzen lagun batzuekin. Ez dut esango zer taberna zen, badaezpada. Niri tokatzen zitzaidan ordaintzea. Laister etxera joango ginela erabaki genuen eta, azkenengo tragoa zela ikusita, betiko zurito edo kaņa eskatu beharrean, kubarroi bat eskatu genuen biren artean. Kanpoan egundoko hotza egiten zuen, kotxeak ihintzez estaltzen hasiak ziren ordurako. Eztarria ere pixka bat hartuta neukan, estu samar.

     

    -Kubarroi bat atea zak, baino izotz gutxi botaiyok faborez, kanpuen nahiko hotz iteik eta- esan nion barrakoari.

     

    Hitzez erantzun beharrean, irribarre ziniko batekin erantzun zidan hogei urte inguru zituen barrako mutilak.

     

    Ez zitzaidan irribarre hura gehiegi gustatu, baina lagunekin hitz egiten jarraitu nuen, garrantzi handirik eman gabe.

     

    Minutu pare batean jaso nuen kubarroia, lagunak pasa eta gero. Ez dakit zenbat izotz kozkor zituen, baina baso erdia baino gehiago betetzen zuten behintzat. Zazpi edo zortzi izango ziren.

     

    Nahiko izaera lasaia dudala esango nuke eta saiatzen nahiz behintzat edozer txikikeriagatik mundu bat ez egiten. Baina amorru puntu bat esnatu zitzaidan barruan eta barrara biratu nintzen, mutilari zerbait esateko gogoz. Ez zegoen inor. Almazenean sartu zen beharbada. Azkenean, neuk atera nituen basotik kozkor gehienak.

     

    Ulertzen dut barra batean une batzuetan lan egitea oso gogorra izango dela. Ez dakit zenbaterainoko gogorra, ez bainaiz barra baten atzean egon. Baina Larunbat gau arrunt bat zen. Zortzi edo hamar lagun geunden taberna osoan.

     

    Konbinatu bat izotz gutxirekin eskatzeko eskubiderik ez al dugu? Ez al du bezeroak konbinatu bategatik ordaindu behar dituen lau euro hoiek izotz gutxi edo askorekin hartu nahi dituen erabakitzerik?

     

    Tabernariak kexu direla entzun dut behin baina gehiagotan azken urte hauetan. Jende gutxi omen dabil kalean, kontsumoa azken bolada honetan asko jaitsi dela eta...

     

    Kexatzea libre da, noski. Denok kexatzen gara, asko edo gutxi. Galdera pare bat bakarrik. Konbinatu bakoitzak balio dituen lau euro horietatik, zenbat euroko etekin garbia ateratzen du tabernak? Beste era batera esanda, zenbat kostatzen zaio tabernariari kubarroi batean isurtzen dituzten koka-kola, ron eta glaziar pusketa erraldoi horiek?

     

    Botilloia goruntz omen doa gazteen artean, arraroa benetan...

     

                           

     

     

    1.  tunaFish - 2007-01-05 | 09:14

    Aupa Iņigo,

    Tabernako lanai buruz zerbait bazekiat eta zenbait gauza argitzie nahiko nikek.

    Hik esana dek:

    "Ulertzen dut barra batean une batzuetan lan egitea oso gogorra izango dela. Ez dakit zenbaterainoko gogorra, ez bainaiz barra baten atzean egon. Baina Larunbat gau arrunt bat zen. Zortzi edo hamar lagun geunden taberna osoan."

    Hik ba al dakik kamarero hori noiz hasi huan lanien egun hortan? Arratsaldeko 6retako lanien hasita bazeoan pentsaukoek ba etzula eukiko "bromatako" bate gogoik ez? Tabernan momentu hortan ez huan igual jende asko eongo, baņo kamarero horrek seguru natxiok aurretik nahiko lan eingo ziala.

    Bromatako esateiat, kamareruek askotan aitu ber izeteiaun kontue dalako izotzan asunto hori. "Botazak Ginebra geyo ta izotz gutxiyo...". Eztek hire kasue izengo adarra jotzeko gogo hori, baņo ulertu zak kamareruek momentu hoyetan adarra jotzen hai haizela pentsau leikela. Eztek ba pentsauko hi izurratzeatik botako ziala izotz geyo basoa?

    Besteik gabe,



    2.  inigo - 2007-01-05 | 13:03
    Iepa Tunafish; lehenengo eskerrak erantzuteatik. Ta ez, eztiat uste ni izurratzeatik eingoznik. Baino, esatie nahi nian gauze bakarra dek, nik, useteiatela kliente bezela, 4 euro pagautekuen, eskubidien naola konbinau bat izotzik gabe eskau ahal izeteko. Eztiat uste hori diskutiukoikenik ez? Baino bueno, ez gaituk haserrauko honeatik....

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak