Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zirikatzen »  Balantzea

Zirikatzen

(Iņigo Ibarguren)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Balantzea

    ondo edo gaizki | Iņigo Ibarguren |  2006/12/19  16:57

     

    Urtea amaitzera doa. Garai polita izan daiteke 2006. urte honek ekarri dizkigun alderdi on eta txarrei errepaso bat emateko. Zer egin dut ongi urte onetan? Zer atera zait gaizki? Zer egin nezakeen hobeto? Zergatik ez nintzen ausartu beste hura egiten?

     

    Erdaraz idatzitako liburu bat irakurri dut duela gutxi. Psikologo batek idatzia da. Liburuaren zati batean honakoa dio, bere hitzak textualki erabiliz, “el hombre es un animal deficitario”.  Alegia, bizitzan aurrera joan hala, normala den moduan, gauzak galtzen goazela azaltzen du. Baina, honekin nahikoa ez nonbait eta, galdutako gauza horiek gogoratzeko joera nabaria dugu. Iraganari begira jartzen garenean, denbora gehiago pasatzen omen dugu gaizki ateratako gauzez pentsatzen, ondo ateratakoekin baino. Hortik etor omen daitezke gero tristezian edo depresioan erortzeko joerak.

     

    Egia dela esango nuke. Sarritan, moralez baju samar gabiltzanean bereziki, gauzak beltz ikusteko joera dugu. Zalantzak etortzen zaizkigu, gure bizitza norabide okerrean ote doan susmoa. Une horietan erakutsi behar du bakoitzak bere izatearen indarra. Ekaitza heldu den bezala aldenduko da eta, uste baino lehenago iritsiko zaigu argia.

     

    Ez dugu geure buruarekin gogorregiak izan behar. Ezta ondoan dugunarekin ere. Gogorra izateko, nahikoa da bizitza bera. Askotan, errazegi jartzen gara besteen tokian, kritikatuz ia beti. Ondokoaren bizitzan sartu eta, honek izan edo dituen zailtasunei kasurik egin gabe, bere bizitza nola bizi behar lukeen erabaki nahian. Geure arazoek bildurra ematen dute eta, besteenak zuzentzen hasten gara. Epaile lana gehiegi gustatzen zaigu.

     

    Neu ere ezkorregi jarri nahiz ordea. Ohartu gabe. Nik uste, goian aipatzen dudan psikologo horrek baduela arrazoi pixka bat. Edo puska bat.

     

    Egin ezazue azken urte honen balantze bat. Besterik gabe, kuriositatez. Garrantzi handirik eman gabe. Ipini balantza batean, ondo eta gaizki ateratako gauzak. Baina ezkuzabalak izan zuen buruekin. Geure bertuteei garrantzia ematen ikasi behar dugu, akatsak konpontzeko ahalegina eginez. Gaizki ateratakoak nagusitzen badira, baikor begiratu eta datorren urtea hobea atera dadin ahaleginak egin. Ondo ateratakoen zakuak gehiago pisatzen badu, zorionak eta berdin jarraitu.

     

     

     

    1.  Joks - 2006-12-20 | 10:21
    Arrazoye dakek Iņigo, neuk-e hasi ber diat listie iten. Aber, in dixkiaten gauze onak.... Bat behintzet lagunekin oso ondo portatzie... Uff, hainbeste gauze on zazkeat apuntatzeko...

    2.  Tximist - 2006-12-23 | 13:37
    Neuri etzitek bate gustatzen urte bukaerako balantze kontu hau. "Hau lortu diat, bestie ez", etzakiat, usteiat egunero ai geala gure egunen ta biziyen balantzie iten. Ta oin urtie bukau dala ta aurtengo arrastakak eta arrakastak, ta hurrengo urteko asmuek etab. Hau dek dana kuantifikau ta kalifikau berra. Zer gea enpresak eo? Defizitayuk izengo gaituk gainea, psikologo harek esan bezela. Halare iruitze zitek balantze horrei eskapatze zaxkon detalle txiki asko daudela. Ta neu ez nauk hizki maiuskula zalie.

    Enfin, desbariatzen hasi aurretik...balantzie? Makina batek urtarrilak bat goizien etxeakuen ingobena.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak