Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zirikatzen »  Etorkinak

Zirikatzen

(Iņigo Ibarguren)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Etorkinak

    bizi baldintzak | Iņigo Ibarguren |  2006/11/20  16:00

    Etorkinak

     

    Gero eta etorkin gehiago datoz. Herri guztietara. Azpeitira ere bai, noski. Herrialde behartsuetatik aberatsagoetara egiten den saltoa da. Denok dakigu zergatik. Beharra dutelako, beraien tokian egongo bagina guk ziurrenik egingo genukeen bezala. Baina zergatik dute behar hori? Zergatik dute mundu honetan 100 pertsona aberatsenek beste sei mila miloi pertsonek baina diru gehiago? Zergatik izan behar du Etiopian jaiotzen den ume batek zoriontsu izateko aukera gutxiago Noruegan jaiotzen den batekin alderatu ezkero?

     

    Galderak egitea erantzunak ematea baino askoz errazagoa dela esaten omen zuen Lazkao txikik. Bazekien zer esaten zuen.

     

    Ez da egoera erraza. Etorkinentzat bereziki. Ezta beraien herrietan geratzen diren famili eta lagunentzat ere. Euskadi irratian gai honi buruzko eztabaida bat entzuten egon nintzen aurreko batean. Inmigrazioan espezialista zen batek zihoenez, ez diogu herrialde pobreenei gure eskuzabaltasuna erakusteko lagundu behar. Ezta kontzientzia lasai edukitzeko ere. Ezta solidaritatea bezalako balore ederrak bultzatzeko ere. Guregatik egin behar dugu. Herrialde aberatsetan bizi garenongatik. Zergatik? Denborarekin, guretzat ere kalte handiak ekar ditzakeelako. Goseak frontera guztiak gainditu ditzakeela uste dut. Behartsuenei beren herrialdeetan duintasunez bizitzeko aukerarik ez badiogu usten, etortzen jarraituko dute. Edo zer egin behar dugu, Bush Mexikarrekin egiten ari den bezala, harresi bat eraiki eta eskuak garbitu? Noraino iritsi behar dugu?

     

    Duela hogeitabost urte hirumila miloi pertsona bizi ziren munduan. Gaur egun seimila miloi baino gehiago gara. Horrela jarraituta, hamarmila miloi pertsona izango gara beste hogeitabost urtean. Beharbada zenbaki handiegiak dira guztiak ondo bizitzeko. Duintasunez bizitzeko.

     

    Zer egin daiteke? Ni ez naiz gai honetan aditua. Ezta gutxiago ere. Baina niretzat, arazo larri hau konpontzeko biderik zuzenena oreka bat bilatzean egon daiteke. Herrialde aberats eta pobreen artean oreka bat bilatu behar dugu. Baina benetakoa izan behar du. Ez dadila hitz hutsean geratu, gobernu indartsuenak hartutako konpromisoak hutsean geratu ohi diren moduan. Bestela, etorkinen uholdea ez da sekula geldituko.

     

    Adibide bat jarri nahi nuke. Angolan, bertako petrolioaren irabazietatik ateratzen den % 80 atzerriko enpresen esku dago. Horrelako mila adibide ipini ditzakegu. Noiz arte jarraitu behar dugu behartsuen irabazietatik etekinak ateratzen? Ruper Ordorika abeslariak bere kantan dioen bezala “ez da posible, ezin liteke...”

     

     

     

    1.  itxaso - 2006-11-20 | 22:36
    Epa Iņigo:

    Etorkinen gaian aditua omen den horrek zioenez herrialde pobreei lagundu behar diegu, geure onagatik gainera, ez beraiegatik.
    Orain lasaiago gelditzen naiz. Badakit seguru horixe egingo dugula, geure onerako zer komeni den, horixe. Beraz orain arte bezala segitzea besterik ez daukagu, eta gainera bide batez herrialde pobreei lagunduko diegu, komeni zaigunean. Denbora kontua da.

    2.  Tximist - 2006-11-21 | 20:55
    Gai zaile dek bai. Etzakiat aditu horrek esateuna egiye dan, baino bueno, gure komenientziz laguntzen hasi ber badeu, gaitzerdi (ze gure borondatez ikusteiau Domun egunek, Bono-n "Live Aid" eta abarrek zertako baliyo deben, gure kontzientziye lasaitziez gain ezer gutxi...) Metallicak esate zun bezela, sad but true, tristie baino egiye.

    Bide batez, Eduardo Galeanon bideo bateako loturie jartzeiat. Gazteleraz dek, baina gai honekin lotuta zeok, eta interesgarriye iruitze zitek.

    http://www.youtube.com/watch?v=_6Ws_lAn2yI

    Ah, zorionak Iņigo!!!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak