Gaia: Gazteak
««Itzuli blog osora
Badator Gazte Astea!
Gazteak | Gaztetxie |
2007/05/28
13:37
Urtero bezala gerturatu zaigu
Gazte Astea. Aurten ere ekimen ugari antolatu ditu Gazte Asanbladak aste
horretarako. Ohiko futbito txapelketako partidez gain, hitzaldia, triki poteo
aldarrikatzailea, afaria eta kontzertuak ere izango dira aurtengo gazte astean.
Animatu eta parte hartu!
GAZTE ASTEKO EGITARAUA
Maiatzak 29, asteartea. Futbito txapelketako
kopako final erdiak Betharramistetan, 19:00etan hasita.
Maiatzak 30, asteazkena. Hitzaldia Gaztetxean.
Gaia: Babes ofizialeko etxebizitzak. 19:00etan hasiko da hitzaldia.
Maiatzak 31, osteguna. Futbito txapelketaren ligako
final erdiak Betharramistetan. 19:00etan hasita.
Ekainak 2, larunbata. Gazte asteari amaiera emateko, egun osoko
egitaraua izango dugu larunbatean:
- 16:00etan:futbitoko
kopako finala plazan.
- 17:00etan:futbitoko ligako finala
plazan.
- 19:30tan, triki poteo
aldarrikatzailea plazatik.
- 21:00etan:afaria berdura plazan eta
futbitoko irabazleei sari banaketa.
- 23:00etan:kontzertuak Gaztetxean
(Dubling Boys,Friday crew eta Destroi)
Animau gaztiek, earki pasatzea!
Lotura zuzena |
Erantzun