Gaia: Etxebizitza
««Itzuli blog osora
Bertso saioa
Etxebizitza | Gaztetxie |
2008/01/8
15:38
Euskal Herrian zehar hainbat eta hainbat gazte ari dira etxebizitza
eskubidearen alde lanean. Indar guzti hau baterajotze egunean
isladatuko delarik. Astean zehar hainbat eta hainbat ekintza burutuko
dira etxebizitza eskubidearen alde eta azpeitiko gazteok ere berdin
egingo dugu. Gainera Ostegun honetan hilak 10 bertso saioa antolatu da
etxebizitza eskubidearen alde. Aldez aurretik 20:00tan pintxoak eta
edariak izango dira eta 21:00tan bertsolariak hasiko dira. Hauek dira
izango diren bertsolariak: Jokin Uranga, Jon Maia, Xabier Silbeira,
Inaki Gurrutxaga eta Nekane Zinkunegi.
Urtarrilak 11 Ostiralean, baterajotze egunean, kontzentrazioak izango
dira ikastetxe eta lantegietan. 19:00tan berriz, Etxe zuri aurrean
kotxeak egongo dira Zarautzen izango den Manifestaziora joateko.Han
gero afaria eta kontzertuak egongo direlarik.
Denon esku dago.
Lotura zuzena |
Erantzun
Gazte manifestuaren inguruko batzarra
Etxebizitza | Gaztetxie |
2007/03/12
23:15
Kaixo
Azpeitiko
gazte asanbladak etxebizitzaren gaian zeuden gabeziez kezkatuta eta
arazo hau aldatzeko intentzioarekin lan talde bat osatu eta gazte
manifestua idatzi zuen.
GAZTE MANIFESTUA 1.- Etxebizitza, oinarrizko eskubide unibertsala da. 2.- Azpeitiko gazteria, behartuta dago bizitza hipotekatzera eta egoera honek bizimodu prekariora bultzatzen du.
3.-
Etxe hutsei erabilera ematea beharrezkoa da. Etxe berriak eraikitzeak
interes pribatuei erantzuten die eta ingurugiroa kaltetzen du.
4.- Egoera honetaz baliatuz negozioa egiten dute interes pribatuek eta Udalarena da erantzunkizun nagusia.
5.- Udalari dagokio alokairu publikoa eta etxe hutsen inguruan aldaketak ematea.
6.- Egoera aldatu ezean, okupazioa da gazteok dugun alternatiba bakarra eta egoera aldatzeko borroka tresna eraginkorrena.
Urte
hasieratik gazte manifestuarekin bat egiteko sinadura bilketa martxan
dago eta iada hainbat eta hainbat gaztek bat egin du manifestu
honekin. Aurrera begirako planteamenduak hausnartzeko Martxoak 14
Asteazkena gaueko 21:00tan Manifestuarekin bat egin duen gazte oro
gaztetxean izango den batzarrera gonbidatzen dugu. Han ikusiko
garelakoan,
Agur.
Lotura zuzena |
Erantzun
Gazte manifestua
Etxebizitza | Gaztetxie |
2006/07/6
13:02
1.- Etxebizitza, oinarrizko eskubide unibertsala da.
2.- Azpeitiko gazteria, behartuta dago bizitza hipotekatzera eta egoera honek bizimodu prekariora bultzatzen du.
3.- Etxe hutsei erabilera ematea beharrezkoa da. Etxe berriak
eraikitzeak interes pribatuei erantzuten die eta ingurugiroa kaltetzen
du.
4.- Egoera honetaz baliatuz negozioa egiten dute interes pribatuek eta Udalarena da erantzunkizun nagusia.
5.- Udalari dagokio alokairu soziala eta etxe hutsen inguruan aldaketak ematea.
6.- Egoera aldatu ezean, okupazioa da gazteok dugun alternatiba bakarra eta egoera aldatzeko borroka tresna eraginkorrena.
Lotura zuzena |
Erantzun