Gaia: Aisialdia
««Itzuli blog osora
Aste hontako ekintzak
Aisialdia | Gaztetxie |
2007/01/10
10:16
Aste honetan izango diren ekintzak hauek izango dira:
Urtarrilak 10 Asteazkena 19:00tan, Beizamako Uztaro kooperatibako kideak izango ditugu solasaldian. Nekazaritza ekologikoaren inguruan arituko dira solasaldian.
Urtarrilak 12 Ostirala 21:30tatik aurrera, Mus txapelketa burutuko da. Bertan parte hartzeko tabernetan eta gaztetxean jarritako orrietan apuntatu beharko da. Egunean bertan ere apuntatzea izango da.
Urtarrilak 14 Igandea 18:30tan, Pulp fiction filmea emango da igandean. Gogoratu palomitak gaztetxearen eskutik egongo direla.
Barraren irekiera Larunbatetan Otsailetik aurrera hasiko da azkenean.
Azkenik gaztetxearen web orria martxan dago. Bere helbidea hau da: http://www.mundurat.net/azpeitikogaztetxea
Lotura zuzena |
Erantzun
Udalak nahi ez duen garagardo jaia
Aisialdia | Gaztetxie |
2006/11/2
20:14
Larunbat honetan gaueko 21:00tatik aurrera garagardo jaia antolatu du
azpeitiko gazte asanbladak. Baina udalak antzeko ekitaldiak antolatzen
dituen arren, garagardo jai hau saboteatzen saiatzen ari da ia inolako
arrazoi zentzudunik eman gabe. Propaganda moduan jarritako hainbat
pankarta kentzen ari da Udala. Baina trabak jarri arren guk aurrera
egingo dugu eta ahal dugun hobekien pasatzen saiatuko gara larunbatean.
Garagardo jaian zentratuz, hasiera 21:00tan emango zaio. Bertan izango
diren garagardo motak hauek izango dira: Paulaner Munchner, Paulaner
Weismer, Paulaner Salvator, Guiness(beltza), Murphys eta Affligem
Dubble. Komenigarria da bakoitzak bere kristalezko basoa ekartzea eta
afaltzeko janaria ere bakoitzaren esku.
Sarrera, ikasle ta langabetuek 7 euro eta langileek 10 eurotakoa izango da.
Beraz denok gonbidatuta zaudete garagardo ezberdinak probatu eta ondo pasatzera.
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
TOPANGA | 2006-11-23 | 12:40
Aste honetako gaztetxeko agenda
Aisialdia | Gaztetxie |
2006/04/25
21:03
Gaztetxeak aste honetarako antolatu dituen ekintzak hauek dira:
Apirilak 27 Ostegunean, Euskal Herria osoan Gaztetxe, gazte asanbladen eta autogestioaren aldarria zabaltzen ari den Gaztetxe Martxa
iritsiko da. Eguardiko 12:00ak aldera Eskuztan martxari harrera egingo
zaio aldarrikapen giroan. Orduan, ordu horretan jende guztia bertara
azaltzeko gonbidapena egiten dugu. Gero Gaztetxean bazkaria izango da
eta bera bukatzean bizikletan Azkoiti aldera abiatuko da martxa.
Apirilak 28 Ostiralean, gaueko 21:30ak aldera Gaztetxeko II. Mus Txapelketa izango da. Aurrekoan ere arrakasta izan zuenez, 60 bikote
baino gehiago, oraingoan ere arrakasta berbera izatea espero da.
Badakizue, neska ta mutil, musean jokatzera, giro ona aseguraturik.
Apirilak 30 Igandea, Jaye hain aspergarria ez izateko, arratseko 18:00etatik
aurrera filme emanaldia izango da. 'Noviembre' filmea eskeiniko da,
berau Achero Maņas zuzendari gaztearen filma delarik. Esan, Achero
Maņasek 'El Bola' filmaren zuzendaria ere izan zela. Ez dakizuenentzat,
filmeak proiektore bidez ematen dira Gaztetxean bertan.
Beraz, denok gonbidaturik zaudete ekintza guzti hauetara. Gogoratu baita ere, betharretan futbito txapelketa aurrera doala.
Lotura zuzena |
2 erantzun. Azkena:
aupa gaztiek | 2006-04-26 | 21:27
Futbito txapelketa hastear
Aisialdia | Gaztetxie |
2006/03/29
00:03
Badator urtero Betarrametan egiten den futbito txapelketa. Aipatu
gainera aurtengoa hamargarrena dela. Beraren hasiera Apirilak 3
Astelehena izango da. Bertan parte hartzeko, taldea osatu eta taberna
ezberdinetan jarri diren zerrendetan apuntatu beharko da. Gero Apirilak 31an, gaueko 21:00tan izango den bilerara azaldu beharko du talde bakoitzeko ordezkariren batek. Bertan taldeen zozketa egingo delarik.
Izen ematea 60 Euroko laguntza sinbolikoa izango da. Dakizuen bezala,
urtero bezala, Ekainak aldean izaten den gazte egunean, diru hau
ordainduta afaria dohainik izaten dela.
Gainera aurten, talde ezberdinetako jendeari txapelketaren
antolakuntzan inplikazio gehiago eskatuko diogu, honela gazte guztion
artean guztia aurrera errazago ateratzeko helburuarekin. Baita ere
neskak animatu nahi ditugu futbito txapelketan parte hartzera.
Animatu eta lehia alde batera utziz denok ondo pasatzera.
Lotura zuzena |
4 erantzun. Azkena:
Eske.... | 2006-04-06 | 12:45