Gaztetxearen 3. urteurrena
Gaztetxea | Gaztetxie |
2008/07/15
11:11
Atzo ematen bazuen ere gaztetxeak laster 3. urtea beteko du. Hori dela
eta UZTAILAK 19 LARUNBATERAKO egitarautxo bat prestatu dugu, eta denok
gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera:
11:30tan baltsa
jetsiera izango da berdura plazatik hasi eta gaztetxe aldera arte.
Lengo urtean ontzi bakarra izan bazen ere aurtengorako 5 edo espero
dira, zuk ere irten nahi baduzu oraindik baduzu denbora baltsa egiteko.
14:00tan
Bazkaria gaztetxean. Menua: Entsaladilla rusa, Albondigak eta Arroz
esnea. Txartelak aurretik erostea komeni da, berauek Txarrantxan eta
Orkatzen egongo direlarik.
17:00tan Bizikleta salto ikuskizuna gaztetxe aurreko bidean.
18:30tan Triki poteoa.Gaztetxetik hasita.
22:00tan Kontzertua gaztetxean. DISORDERS (zaldibar) eta ARKADA (Iruņea).
Aurretik bazkarirako txartelak eta kontzertukoak batera izango dira:
Ikasle eta langabetuak 8 euro
Langileak 10 euro

Lotura zuzena |
Erantzun
Gazte astea 2008
gazte astea | Gaztetxie |
2008/06/2
19:44
Urtero bezala gazte astea iritsi zaigu. Egitaraua hau izango da:
Asteartea 3 19:00tan Futbito txapelketako kopako finalerdiak beterratan.
Asteazkena 4 19:00tan Alderdi politikoekin mahai ingurua Aitonenan, Etxebizitza gai dela.
Osteguna 5 19:00tan Futbito txapelketako ligako finalerdiak beterratan
Ostirala 6 20:30tan Plazan Afaria.(afaria bakoitzaren esku). Gero burrunbada kaleetan zehar.
Larunbata 7 16:00tan Futbito finalak plazan
Amaitzean trikipoteoa kaletan zehar.
21:00tan Afaria berdura plazan.
Gainera astelehenetik Ostiralera, kioskoaren Okupazio sinbolikoa egingo da, Etxebizitza eskubidea aldarrikatuz.
Lotura zuzena |
Erantzun
Bertso saioa
Etxebizitza | Gaztetxie |
2008/01/8
15:38
Euskal Herrian zehar hainbat eta hainbat gazte ari dira etxebizitza
eskubidearen alde lanean. Indar guzti hau baterajotze egunean
isladatuko delarik. Astean zehar hainbat eta hainbat ekintza burutuko
dira etxebizitza eskubidearen alde eta azpeitiko gazteok ere berdin
egingo dugu. Gainera Ostegun honetan hilak 10 bertso saioa antolatu da
etxebizitza eskubidearen alde. Aldez aurretik 20:00tan pintxoak eta
edariak izango dira eta 21:00tan bertsolariak hasiko dira. Hauek dira
izango diren bertsolariak: Jokin Uranga, Jon Maia, Xabier Silbeira,
Inaki Gurrutxaga eta Nekane Zinkunegi.
Urtarrilak 11 Ostiralean, baterajotze egunean, kontzentrazioak izango
dira ikastetxe eta lantegietan. 19:00tan berriz, Etxe zuri aurrean
kotxeak egongo dira Zarautzen izango den Manifestaziora joateko.Han
gero afaria eta kontzertuak egongo direlarik.
Denon esku dago.
Lotura zuzena |
Erantzun
Gitarra ikastaroa
Ikastaroa | Gaztetxie |
2008/01/4
14:02
Aspaldian gaztetxea ikastarorik edo tallerrik antolatu gabe zegoen. Urtea hastearekin batera gitarra ikastaroa antolatu da. Horretarako bertan izena emateko eta argibide gehiago izateko Urtarrilak 8an 19:00tan gaztetxean bilera egingo da. Guztiok animatzen zaituztegu hemendik.
Lotura zuzena |
Erantzun
Gaztetxeko Batzarra
Batzarra | Gaztetxie |
2007/10/16
23:03
Kaixo,
Opor garaia amitu da eta kurtso beria abian dugun honetan, gaztetxeko asanbladak azpeitiko gazte guztiei gonbidapena egiten dizuegu aurtengo BATZAR OROKORRERAKO. Bere helburua, azpeitiko gazte guztien artean gaztetxearen proiektua sendotu eta urte honetan etorkizunari begirako hausnarketa egitea da.
Gaztetxea, herriko gazte guztiona den heinean, ikuspuntu eta iritzi desberdinen bidez aurrera eraman nahi da. Horregatik beharrezko ikusten da Urriak 20an egingo den deialdi honetan gazte guztion partehartzea.
12:00tan BATZARRA
Eta ondoren parte hartzaile guztien artean bazkaria doan.
ANIMATU! DENON ESKU DAGO!!!

Lotura zuzena |
Erantzun
Albiste zaharragoak »»