Gaztetxearen 3. urteurrena
Gaztetxea | Gaztetxie |
2008/07/15
11:11
Atzo ematen bazuen ere gaztetxeak laster 3. urtea beteko du. Hori dela
eta UZTAILAK 19 LARUNBATERAKO egitarautxo bat prestatu dugu, eta denok
gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera:
11:30tan baltsa
jetsiera izango da berdura plazatik hasi eta gaztetxe aldera arte.
Lengo urtean ontzi bakarra izan bazen ere aurtengorako 5 edo espero
dira, zuk ere irten nahi baduzu oraindik baduzu denbora baltsa egiteko.
14:00tan
Bazkaria gaztetxean. Menua: Entsaladilla rusa, Albondigak eta Arroz
esnea. Txartelak aurretik erostea komeni da, berauek Txarrantxan eta
Orkatzen egongo direlarik.
17:00tan Bizikleta salto ikuskizuna gaztetxe aurreko bidean.
18:30tan Triki poteoa.Gaztetxetik hasita.
22:00tan Kontzertua gaztetxean. DISORDERS (zaldibar) eta ARKADA (Iruņea).
Aurretik bazkarirako txartelak eta kontzertukoak batera izango dira:
Ikasle eta langabetuak 8 euro
Langileak 10 euro

|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|