Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Gaztetxie »  Udalak nahi ez duen garagardo jaia

Gaztetxie

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Udalak nahi ez duen garagardo jaia

    Aisialdia | Gaztetxie |  2006/11/2  20:14

    Larunbat honetan gaueko 21:00tatik aurrera garagardo jaia antolatu du azpeitiko gazte asanbladak. Baina udalak antzeko ekitaldiak antolatzen dituen arren, garagardo jai hau saboteatzen saiatzen ari da ia inolako arrazoi zentzudunik eman gabe. Propaganda moduan jarritako hainbat pankarta kentzen ari da Udala. Baina trabak jarri arren guk aurrera egingo dugu eta ahal dugun hobekien pasatzen saiatuko gara larunbatean.

    Garagardo jaian zentratuz, hasiera 21:00tan emango zaio. Bertan izango diren garagardo motak hauek izango dira: Paulaner Munchner, Paulaner Weismer, Paulaner Salvator, Guiness(beltza), Murphys eta Affligem Dubble. Komenigarria da bakoitzak bere kristalezko basoa ekartzea eta afaltzeko janaria ere bakoitzaren esku.

    Sarrera, ikasle ta langabetuek 7 euro eta langileek 10 eurotakoa izango da.

    Beraz denok gonbidatuta zaudete garagardo ezberdinak probatu eta ondo pasatzera.



     

     

    1.  TOPANGA - 2006-11-23 | 12:40
    Hau bai dala urtero eo urtien bat baino geyotan iteko ekintza bat. Zerbeza mordo bat ean, desberdinek probaiez ta gainea kriston ostiakue harrapau merke-merke, ze geyo nahi dek ba!!!! Earki earki, oso ondo ikusteiat Gaztetxien ta Gazte asanbladien bidie, bai oinarte eindako ekintza danak ta bakoitze. Ta hemendik aurrea etorrikoienak e seguru jendien gustokuek izengoiela. Jende desberdinek parte hartzie dek helburue, ta azken finien danak danokin lotsaik pe ibiltzie.
    Egurre ta kitto!!!!!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak