Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Gaztetxie »  Aste honetako gaztetxeko agenda

Gaztetxie

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Aste honetako gaztetxeko agenda

    Aisialdia | Gaztetxie |  2006/04/25  21:03

    Gaztetxeak aste honetarako antolatu dituen ekintzak hauek dira:

    Apirilak 27 Ostegunean, Euskal Herria osoan Gaztetxe, gazte asanbladen eta autogestioaren aldarria zabaltzen ari den Gaztetxe Martxa iritsiko da. Eguardiko 12:00ak aldera Eskuztan martxari harrera egingo zaio aldarrikapen giroan. Orduan, ordu horretan jende guztia bertara azaltzeko gonbidapena egiten dugu. Gero Gaztetxean bazkaria izango da eta bera bukatzean bizikletan Azkoiti aldera abiatuko da martxa.

    Apirilak 28 Ostiralean, gaueko 21:30ak aldera Gaztetxeko II. Mus Txapelketa izango da. Aurrekoan ere arrakasta izan zuenez, 60 bikote baino gehiago, oraingoan ere arrakasta berbera izatea espero da. Badakizue, neska ta mutil, musean jokatzera, giro ona aseguraturik.

    Apirilak 30 Igandea, Jaye hain aspergarria ez izateko, arratseko 18:00etatik aurrera filme emanaldia izango da. 'Noviembre' filmea eskeiniko da, berau Achero Maņas zuzendari gaztearen filma delarik. Esan, Achero Maņasek 'El Bola' filmaren zuzendaria ere izan zela. Ez dakizuenentzat, filmeak proiektore bidez ematen dira Gaztetxean bertan.

    Beraz, denok gonbidaturik zaudete ekintza guzti hauetara. Gogoratu baita ere, betharretan futbito txapelketa aurrera doala.

     

     

    1.  Lan da lan - 2006-04-26 | 13:01
    Tope lanien, hala berduta!!!

    2.  aupa gaztiek - 2006-04-26 | 21:27
    Aupa gaztiek!
    Zuen lanan emaitzek eman dik/ņ emaitze.Herriye ikusi besteik etziok/n, ze bizitazun hartu dun gaztetxie daonetik.
    Nere partetik zorionak lanien hai zeaten danoi ta segi holaxe!


     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak