Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Gaztetxie »  Batzarreko ondorioak

Gaztetxie

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Batzarreko ondorioak

    Diagnositik abiatuz zein gai landu erabaki da | Gaztetxie |  2006/03/30  19:48

                M-24ko batzarrean ateratako ondorioak (60 gaztek hartu zuten parte)

     Ostiraleko batzarrerako deialdiak erantzun ona izan zuen. Bertan, Otsailaren 18an osatu zen diagnosia onartu eta aurrera begirako lan hildoak zehaztu genituen.

    ETXEBIZITZA, PROIEKTU TXIKITZAILEAK ETA LAN BALDINTZAK

     Gazteon hartean, kezka berezia dago etxebizitzaren eskuragarritasunaren inguruan. Denoi modu zuzenean eragiten digu gai honek eta lanketarako aukera zabala eskaintzen du. Bestalde, garbi dugu oinarrizko eskubidea dela eta ez luxuzko zerbait. Gainera, arazo larri honek, proiektu txikitzaileekin eta lan baldintzekin erlazio zuzena du. Gauzak honela, etxebizitzaren arazoak lanketa iraunkorra izango du eta honen baitan txertatuko ditugu lan baldintzen eta proiektu txikitzaileen lanketak.

     Proiektu txikitzaileengan sentsibilitate handia agertu genuen, sahiesbidearen eta arrobiaren inguruan batipat. Bereziki informazioa herriratzea eta kaltetuenei (lurjabe txikiak etab.) babesa ematea aztertuko ditugu.

    KULTURA ETA MUSIKA

     Kultur taldeen harteko harreman gabeziak gainditzea, Uztarria Kultur Koordinadorak sakondu beharreko lana dela uste dugu. Azpeitiko Gazte Asanblada, herriko kultur talde aktibo bat gehiago izango da eta elkarlanerako prestutasun osoa izango du.

      Musikaren alorrari helduko diogu guk, musika talde eragile bat sortuko dugu. Herriko talde ezberdinekin egon eta hauen harteko elkarlana sendotzea izango dugu helburuetako bat. Kontzertuak emateko aukera ere, eskeiniko diegu Gaztetxean, horretarako baliabideak ezarriz.

    FESTA HERRIKOIAK

     Udako jaiei begira, festa batzordea garatu eta jai egitarau alternatibo bat osatuko dugu. Helburua, jai herrikoi, parekide eta parte hartzailea osatzea izango da.

    KOMUNIKAZIOA

     Komunikazio taldea sendotuko dugu. Web orria aurki sarean izango da eta hurrengo erronka gazte aldizkaria osatzea izango da.

     Azpeitiko gazteon harteko harremanak sendotzeko zubiak eraiki behar ditugu.

    EUSKARA ETA FEMINISMOA

     Bi arazo hauei egunerokotasunean saiatuko gara aurre egiten eta Azpeitiko Gazte Asanbladak antolatu ekimenetan, hizkuntz eskubideak eta parekidetasuna bermatzeaz arduratuko gara. Gainontzean, herrian arlo hauetan lan egiten dutenen ekimenak bultzatuko ditugu.

    ERREPRESIOA

     Salaketa mailan arituko gara eta unean uneko erabakiak hartuko ditugu kasu bakoitzari aurre nola egin erabakiz.

    GAZTETXEAK ETA GAZTE ASANBLADAK

     Herriko gazte gehiagoren inplikazioaren beharra dugu, bakoitzaren nahiaren eta ahal izanaren arabera. Bukatzeko, antolaketa ereduaren inguruan ausnarketa eta hobekuntzak egingo ditugu.

     

     

     

    1.  Galdera bat - 2006-03-31 | 09:05
    Zeatik otseite ziok feminismue berdintasunean aldeko mugimenduei. Adibidez, usteiat azpeitin badaola "azpeitiko talde feminista" ta berdintasunen alde lanin ai dituk. Zeatik eztek "berdintasunen aldeko taldie" eo olako zeoze. Nei bai matxismue ta bai feminismue berdiņek iruitze ziztek, muturrekuek.

    2.  EZTITUK BERDINEK - 2006-03-31 | 21:07
    BAINO IWAL BAI, HOBE ZIENGO UAN BERDINTASUNEN ALDEKO TALDIE IZETIE.

    3.  azalduko dizugu! - 2006-04-02 | 23:25
    Feminismoa eta matxismoa ez dira antonimoak, etorri nahi duzunean horri buruzko itzaldira! gustura azalduko dizugu ta!

    4.  Azkoitiarra - 2006-04-03 | 13:06
    Niretzat ere ez dira berdinak matxismoa eta feminismoa. Matxismoa gizonaren nagusitasuna da eta feminismoa horri aurre egiten dion mugimendua.

    Dena den, batzuei aitzakia kentzeagatik, nik ere uste dut hobe dela berdintasunaz hitz egitea.

    5.  azpeitiar bat - 2006-04-03 | 19:10
    ba nik esango nuke berdintasune baņo hobe dala parekidetasun terminue o eskubide berdintasune bezelakuk ibiltzie, gizonezkuk ta emakumezkuk ez baigea berdiņek. Baņo diferenti izetik eztu esan nahi bat besti baņo hobi danik! aupa pertsonak ta ez sexu generue!

    6.  ueueeii - 2006-04-03 | 20:15
    neretzak e feminismo hitz hori ez da egokiye. ba asunto hori nundik noa dijun dakiyenantzako ta kulturillie daken jende batentzak, ba ondo dao, badakilako matxismuen beste polue eztala ta eskaera oso zentzuzko ta legitimuek iteitubela. baino beste batzuk (gizartien gehiengue) egiye esan olako kontuetan, politikan da bezela, ezta izeten jakinduri askokue ta ordun ba feminismo hitz horrekin gaixki ulertuek eta kausatik urruntziek gertatzie. egokiyo izengozan berdintasunen aldeko edo parekidetasunaren aldeko taldie deitzie nere ustez.

    7.  filipa - 2006-05-11 | 10:58
    Ba, ni adoz nago "azpeitiar bat"ekin."Berdintasun" hitz hori despistatzeko da, argi dago emakumeak eta gizonak ezberdinak garelako.Gainera, ondo pentsatuz gero, matxismoak guztiori kalte egiten digula ikusiko dugu. Edo ez? Horregatik, nire uzte apalean,pertsonak bezala aurrera joateko egin behar duguna da: autoritarismo, klasismo eta jerarkiari aurre egin. Gogoz gainera.
    Gure etsaia edonon dago, edozein estruktura autoritarioan: gure kulturan, gure buruan, alderdi politikotan, udal etxetan,...
    Parekidetasuna lortzeko hori danari aurre egin behar diogu.
    Gora bihotzak!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak