Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Gaztetxie »  Kaixo denoi

Gaztetxie

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Kaixo denoi

    Sarrera eta helburuak | Gaztetxie |  2006/03/10  15:29

    Gaztetxea ireki zenetik, atzo ematen zuen, jada urtebete izateko ez da asko falta. Denon artean gauzak ahal dugun hobekien egiten saiatu gara, eta orokorrean balantze positiboa egiten dugu. Beraz aurrera egin beharra dugu, eta Uztarriak uzten digun txoko hau ere aurrera egiteko modu bat da.

    Uztarriak uzten digun txoko honetan, gure helburua Gaztetxearen inguruan egon daitezkeen berriak, pasarte, egingo diren ekintzak eta gauzen inguruko gure iritzia ematea izango da. Beraz zuen laguntza, hau da, zuen iritzia adieraziz gure mezuei erantzuna emanaz, garrantzitsua ikusten dugu. Baina askotan erraza izaten da anonimoki iritzia ematea, orduan, baita ere garrantzitsua izango litzateke, zuen iritzia Gaztetxean bertan ematea, bai ostegunetan izaten diren bileretan eta baita ere bi hilean behin edo izaten diren batzarretan. Ez gara gehiago luzatuko, baina gogoratu urrengo astean izango diren ekitaldiak:

    - Martxoak 15 Asteazkena gaueko 21:00tan, Angel Mari Etxeberria "Auntxe" ren eskutik, Picos de Europako diapositiba emanaldia burutuko da.

    -Martxoak 17 Ostirala gaueko 22:30tan, bertso saioa burutuko da: Xaier Silbeira, Amets Arzallus, Amaia Agirre, Ohiane Enbeita, Haritz Etxeberria " Ministro" eta Jon Maia.

    Ayo.

     

     

    1.  Zorionak! - 2006-03-13 | 15:09
    Zorionak gaztetxeak antolatzen dituen ekitaldiak aurrera ateratzen dituzuen gazte guztioi!

    Gaur egun azpeitian ekitaldi gehien antolatzen dituena zarete!

    Animo eta segi horrela!

    2.  zorionak - 2006-03-14 | 08:23
    benetan lanean daramazuen urte honetan gauzak zoriontzeko moduan aurrera daramatzazue. Denbora ari da erakusten gazteok organizazio, gogo eta indarra baduzuela gauzak egiteko

    zorionak bihotz bihotzez

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak