Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 13,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Gaztetxie

Gaztetxie

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Sagardotegira irteera

    aisialdia | Gaztetxie |  2010/02/24  19:19

    Martxoak 13 larunbata sagardotegira irteera egingo da gaztetxetik. Sagardotegira joateko tiketak honako tabernatan daude salgai 10 euroren truke: Zuhatz, Txarrantxa, Orkatz, Ihintz, Korrale eta Etxe-Zuri. Izen emateko epea martxoak 9a izango da. Giro jator eta ederra egoten denez, oso ongi pasatuko dugu!

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Noviembre filmea ikusgai Gaztetxean

    film emanaldia | Gaztetxie |  2010/02/19  12:48

    Pasa den hilean bezalaxe, datorren igandean, otsailaren 21ean, Noviembre filma izango da ikusgai Azpeitiko Gaztetxean 18:00etan. Madrilgo kale antzerkiaren inguruko istorioa interesgarria kontatzen digu filmak, hausnarketara ere bultzatzen du ikuslea.
    Guztiok zaudetela gonbidatuta, ez dago esan beharrik.

    -Urtea: 2003
    -Zuzendaria: Achero mañas
    -Gidoria: Achero Mañas eta Federico Mañas
    -Aktoreak:
                   Oscar Jaenado
                   Ingrid Rubio
                   Javier Rios

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Oinarrizko soinu teknikari ikastaroa

    bilera | Gaztetxie |  2010/02/3  18:55

    Kontzertuak sonorizatzeko oinarrizko ikastaroa hastearren dago gaztetxean. Bertan muntaia nola egin, mahaiaren erabilpena, praktikak eta beste hainbat gauza landuko dira.

     Ikastaro honetan interesatuta zaudeten guztiontzat, Martxoak 4 ostegunean arratsaldeko 7etan bilera izango da eguna zehazteko.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Hau bai ZIRKUE !

    Etxebizitza | Gaztetxie |  2010/01/28  00:52

    Urtarrilaren 15ean Azpeitiko gaztetxeko kideok azken urteotan Azpeitian eman den etxebizitza politika salatu nahi izan genuen. Etxebeltz-Izarrako etxebizitzen azken zozketa zela aprobetxatuz, hauen inguruan gertaturiko guztia zirko batekin alderatu genuen. 

    Pailazo ugariz beteriko zirkoa bizi du Azpeitiak azken urteotan.Zirko honen sortzaile eta zuzendari PNV eta bere etxebizitza politika izan direla esan genezake, hauteskundeen gertukotasunak bultzatuta, gauzak azkar eta gaizki egin baitzituzten. Etxebizitzez hitz egitean, eraikitzaileek beren txokoa aurkitu ohi dute herri honetan, malabarista profesionalenen pare mugitzen dituzte pilotak beraien zementu puska landatu ahal izateko bertan. Hauen arteko lehiak ordea ez dira xamurrak, eta malabaristak pizti izatera pasa daitezke. Hau pasa zitzaigun Munorekin, bere txoko berdea ez aurkitzean lehoi bihurtu eta hortzak erakutsi zizkigun. Trapezistak ere ez zaizkigu falta, EAko zinegotziak ari baten gainetik baitabiltza noraezean, erori artekoa izaten da hori ordea. Zirko hau desmadratzen hasia zen beraz, eta honen parte izateko ordaindu zuten guztiak haserretu egin ziren, etxe-jabeak esaterako. Zirkoan parte hartu nahi izan zuten hauek txintik esan gabe, honen erorketak ordea ipurdia astintzera bultzatu zituzten. Orain zirkoak aurrera jarraitzen du, etxebizitzak geldirik (edo ez? nork jakin…), prezioak gora, etxe gehiago eraikitzearen mamua….. eta honen aurrean, mimoak, txintik esaten ez duten mimoak.



    Etxebizitza eskubidea zozketatzea ZIRKOA da.

    EAJ-ren etxebizitza politika ZIRKOA da.

    Eraikitzaileen diru-gosea ZIRKOA da.

    Herriko berdeguneen suntsiketa ZIRKOA da.

    Herrian 1000 etxe huts egotea ZIRKOA da.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    La Haine (El Odio) filma ikusgai gaztetxean

    film emanaldia | Gaztetxie |  2010/01/14  12:05

    Datorren igandean, urtarrialren 17an, La Haine (El Odio) filma izango da ikusgai Azpeitiko Gaztetxean 18:30etan. Parisko auzo gatazkatsu bateko hiru gazteren eguna kontatzen digu beronek. Guztiok zaudete gonbidatuta.

    -Urtea: 1995

    -Zuzendaria eta Gidoia: Mathieu Kassovit

    -Aktoreen zerrenda: Vincent Cassel
                                 Hubert Koundé
                                 Said Taghmaoui
                                 Karim Belkhadra
                                 Francois Levanta

    Hilero pelikula bat eskaintzeko asmoa dago Gaztetxean, beraz, datorren hilean ere emango dizuegu eskainiko den pelikularen berri.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak