Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 20,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Kontuk eta komerik

Kontuk eta komerik

(Garbiņe Bereziartua)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: oporrak,

    ««Itzuli blog osora

    Oporretatik bueltan

    oporrak, errealitate desberdinak | Garbiņe Bereziartua |  2008/09/29  23:30

    Iritsi da udazkena eta gehientsuenok atzean utzi ditugu udako oporrak. Baina gertuago ala urrutirago, diru-txamar batzuk aurreztu eta hortik zehar ibiltzeko aprobetxatu ohi ditugu gure opor maiteak. Deskantsatzeko, deskonektatzeko, bazterrak ezagutzeko… edo beste errealitate batzuk ezagutu eta geure egoera erlatibizatzeko ere balio izaten digute.

     

    Gu erosotasunez gainezka bizi gara: argia, ura, ikasketak… Baina gu ez bezala bizi den jende asko dago  munduan zehar. Guretzat pentsaezina da oinarrizkotzat hartzen ditugun erosotasun horiek gabe bizi gintezkeenik. Ez gara ohartzen magiaren pareko zerbait dela botoi bati eman eta argia izatea, edo beste botoi bati eman eta nahi adina ur izatea. Eta tarteka komeni izaten da beste errealitate batzuk ezagutu eta daukaguna baloratzen ikastea.

     

     

    Rashid-ek ez daki irakurtzen; ezta idazten ere. Baina badaki ardiak zaintzen; baita ahuntzak ere. Ez dauka Pokemon-en kolekziorik. Baina badaki ardiak zaindu bitartean denbora pasatzen.

     

     

    Fatma eta Rabja-k aspirinatxo bat nahi dute. Aita buruko minez omen dabil. Gertuen daukaten sendagilearengana iristeko bi egunez ibili behar dute mendian.

     

     

    Familia honek ez dauka gonbidatuentzako portzelanazko ontziteriarik. Baina bixitariei etxeko atea zabaldu eta te goxo bat ematea ohore bat da beraientzat.

     

     

    Jadush eta Hera-k ez daukate ontzi-garbigailurik; ezta arrazkarik ere. Lanak errazago egiteko, abestu egiten dute.

     

     

    Aisha ez du kezkatzen ikasketak zientzien alorretik ala letren alorretik egiteak. Gaztetxoa da oraindik, 10 urte ditu, baina nahikoa lan dauka anaien arropak garbitu eta etxeko lanak egitearekin.

     

     

    Walit eta Muhdi-k ez daukate musika-eskolara joan beharrik sardina-latekin biolinak egin eta musikaz gozatzeko.

    Lotura zuzena  |  6 erantzun. Azkena: Alba | 2008-11-11 | 12:14

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak