Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Kontuk eta komerik »  Hik zer dion/k?

Kontuk eta komerik

(Garbiñe Bereziartua)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Hik zer dion/k?

    hika-toka-noka | Garbiñe Bereziartua |  2008/02/15  14:09

                Behin baino gehiagotan gertatu zait Azpeititik kanpora norbaitekin gure herria hain euskalduna izateaz hitz egiten hasi eta hurrengo ate-markotik pasatu ezinda gelditzea, zeharo puztu naizelako. Bai,bai, guk dena euskaraz egiten dugu… Bai,bai, guk lagunartean hika egiten dugu… Eta euskalduna ez den norbaiti hitanoaren berri ematen diogunean? Gaztelerazko “tuteoa”ren antzeko zerbait da, baina bereziagoa… Konfiantzako lagunen artean erabiltzen den erregistroa dela, edota anai-arreben artean, edo gurasoek seme-alabei hika egiten dietela baina seme-alabek gurasoei ez…

                Hala ere, nire kasutik hasita, hitanoa egiten dudanetakoa eta gustatzen zaidanetakoa izan arren, ez dut lagun-taldeko guzti-guztiekin hala egiten, ahizparekin zuka egiten dut eta gurasoek ez didate sekula esaldi bat hitanoz egin. Bestalde, esku bateko hatzak ez ditut nahikoa noka behar bezala egiten ez didaten mutilak zenbatzeko.

                Eta beste zerbait aitortu beharrean ere banaiz: neu ere nerabezaroko txoroalditik irten arte ez nintzen hitanoaren edo hobeto esanda noka egitearen aberastasunaz jabetu. Garai hartan neskon artean toka egiten genuen, berdintasunaren izenean. Urte batzuk pasa ondoren ohartu ginen gure jokabidearen zentzugabetasunaz. Baina ohiturak nola aldatu? Urteetako lana izan zen ondo hitz egiten hastea.

                Bikoteen artean gertatu ohi dena ere bitxia iruditzen zait. Hasieran asko hika egiten hasten dira, kasu askotan, gainera, toka. Baina behin harremana finkatzen hasten denean zuka egiten hasten dira. Harremanaren seriotasuna frogatzeko pauso gisa ala noka egitetik eskakeatze aldera?

                Bada, proposamentxo batzuk egin nahi nizkizueke hitanoari bultzada emateko asmoz. Noka egiten ausartzen ez direnei: parranda egunen bat aproposa izan liteke lotsak alde batera utzi eta behar bezala hitz egiten hasteko (esperimentu hau frogatuta daukat eta oso emaitza onak eman ditu). Neskatan egin nahi duten mutilei: neskok ikaragarri erakartzen gaituzte noka egiten duten mutilak. Eta haur txikiak dituzten gurasoei: zergatik ez diezue zuen haurrei txiki-txikitatik hika eginarazten anai-arreben artean edo lagunartean?

                Gure Euskal Herri maiteari begirada bat bota eta beldur naiz hitanoa galzorian ez ote dagoen. Neurri batean gure esku egon liteke bizirik mantentzea. Zer diozue?

     

     

    1.  Bego - 2008-02-15 | 16:04
    Ongietorri Garbiñe!. Neuk ere zu bezala beldurra daukat hitanoa galduko ote den Azpeitian. Badirudi, gazteek gero eta gutxiago erabiltzen dutela, eta egiten dutenak gaizki erabiltzen dute.Adibidez, mutilak neskei zuzentzen direnean mutilei bezala hitz egiten diete. Nik ez dakit horrela hitz egiten noiz hasi ziren, zeren gure generazioak behintzat ondo bereizten dugu neskari edo mutilari nola hitz egin.
    Akats hau zuzentzeko leku aproposenak ikastetxeak izango dira, ez?. Nik usten dut merezi duela zerbait egitea.


    2.  garbigarbi - 2008-02-15 | 17:38
    Iepa, Bego, eskerrikasko!! Hoixe erantzun azkarra, mertzi..!
    Hika geixki iten noiz hasi giñen? Eztakit; dakitena da guk geixki ite gendula neskon artien, gaur egun oindiken elkarren artien geixki iteben neskak badaudela (gaztiek bereziki) eta neskoi geixki iteiguten mutilek asko diela.
    Zuzentzeko leku aproposenak ikastetxiek? Eztakipa ze esan... Ontxe emanber gizarteko arazo danak ikastetxiek konponduber ditula... Baño iruitze zat holako kontuek imitaziyoz geyo ikasteiela eta batipat gizartekideoi daokigula hitanue erabiltzie eta ondo erabiltzie, guk erabiltze badeu ondorenguek'e ibilikobe... Zer ikusi, hura ikasi... Helduek ite baebe, umiek ingoebe... Eta ikastetxetatik lagundu, noski...

    3.  Tirvix - 2008-02-17 | 04:20
    Aupa Garbiñe, heure engañau al haute? Blogero izateko eh! Bueno, kontu txiki bat, zapatu gaue, ointxe etorri naun "ligatzetik" ta esan berra zaukenat neskai "Hika" hitzeiteko asunto hori geure kintan geldiuko hunala, zeatik pare bat neskakin eon naun taaaa... ze esangoñat ba! eo haiyek oso tsotziyek hitunan eo ni oso karrozie, ematen ziñenan ni euskeraz ta haiyek inglesez eo aldrebeska, ta egiye esan neure irudipena den hikako hizkera galtzen ai dala(urte eremu bat kenduta) neuk txikitatik hika ein izan diñat etxien bai arrebakin eta berdin añaiyekin gurasuek aparte, errespetuegatik, esan ba gure atte zanai, hi emaiek pagie zinea nitxik eta... pagie emango zitenan baino ez zinea juteko, zart exker gantxue, txapa gaine ta lurrea. Baino hori aparte, esan oso gai interesgarriye atea denela mahai gainea ia gure "hurrenguek" hika segitzen diñaten.

    4.  garbigarbi - 2008-02-19 | 14:25
    Iepa Tirvix! Engañau eo... Uztarriak aukerie eman ziek eta nik erronkiei eutsi... ia zemouz...!
    Noka einda neskatan eitien esperimentuek eztik funtzionau ordun...? Pena dek! Hala're ez etsi eh..!
    Hurrunguek hika segiuko ote debe? Nik hala segiuko diat; nei geixki iteiebenai ondo eiñaziko zoabet; eta ondorengo belaunaldiyentzako eredu jator izeten aleginduko nauk. Hortik aurrea gaztiek beayek ikusi berko diabe nola hitzein nahi deben...
    Pozte natxik gai interesgarriye iruitu izenak, eta eskerrikasko esateatik.

    5.  jaione - 2008-02-19 | 22:35
    Nik pena hartzen diñat hogei urteko gazteak alkarrekin zuka egiten ikusita. Guri lotsa ematen zigunan garai hartan gure modukuei zuka egitea. Ia gauzak aldatzen diren eta gaztiek bildurrik gabe hika egiten dioten alkarri.

    Mutilen batek berriz hika mutilen moduen egiten badin, hik egion neska balitz bezela. Ikusiko den, laister aldatuko din jarrera

    6.  Alba - 2008-02-19 | 23:05
    Kaixo Garbi!ez zenun espero e..!ustekabean harrapau nahi zintudan, kar kar! Bikain hasi zara Garbi, gaia oso interesgarria ta aldi berean, nirera ekarrita penatzeko modukoa, hitanoz egitea zer den ere ez dakidalako. Bestela, ziur nago blog honi zure ikutua ematen asmatuko duzula, bide batez, gu puri-purian dauden gaien parte sentiaraziz. Zure hitzak gertutik jarraitu ditut, zorte on eta animo! eongo gatxin (horrela esaten da?) muxu erraldoie, aioooo!!!

    7.  garbigarbi - 2008-02-20 | 12:42
    Iepa, Jaione! Eskertzeñat idaztie. Neuk'e pena hartzen diñat, bai. Zuen modukuei zuka iteak lotsa ematen al zizuten eh? Ez niñan holakoik sekula pentsau...
    Toka eite diguten mutilei eurre ordun...!

    Alba, Araiako printzesa! Ze sorpresa politte... Eskerrikasko! Aizan, hik euskararekiko eiten denan adina egingo bagenu euskal herritar bakoitzek, beste musika bat entzungo hunake kalietan... eongo gatxin, bai... pa..



    8.  tutipex - 2008-02-21 | 11:39
    Kaxo Garbiñe!!!!!!!!!

    Ume bati euskera eskolak ematen ibiltze naun eta hika kontu hori ontxe puri-puriyen zabilkiñau. Ezten pentsako baño kostau iten euskeraz eskolan bakarrik hitz eiteun ume bati hika zer dan ulertarazteia. Honen aurrien bere erantzune: "hola nere eskolako mutilek hitz eitebe!!".

    Bazion zerri heldu eta nun lana in.

    Ondo segi rubia.

    9.  garbigarbi - 2008-02-25 | 17:07
    Iepa mitipex!
    Hoi poza emateienana/kana, hitanuen kontue umien artien puri-puriyen daola esanda..! Eskolako mutilek eite baebe eztao bate geixki, ia neskak'e iten hasteien... Hire ume horrek eztin/k esplikaziyo askoik berko inguruen hitanue entzute baldin badu.
    Lana nun in bazion/k... ingo al deu?
    Eskerrikasko sinpatik@!!

    10.  Ainhoa - 2008-02-28 | 10:05
    Aupa Garbi,

    Je, azkenien animau naun eh?? Segi holakoxe indarrakin ta sinpatiyekin hitanue bultzatzen. Eskertukoñau nere moukuek, oaintxe hika ta hurrena zuka hitzeite deunak. Hitanuekin konpromiso geyegi hartzen ez deunak alegiye.

    Muxu haundi bat ta segi holaxe!!


    11.  garbigarbi - 2008-02-28 | 14:13
    Hi bai neskie Ainho, etxeako moukue...!
    Hi bezelakuekin etzion kuidoik, ontxe zuka ta hurruna're zuka iteben hoyekin zion zeoze pentsauberra... Ni konpromiso hori hartzien alde, ze geo...
    Pa, guapa...!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak