Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: kontrako

    ««Itzuli blog osora

    Edabe majikoa

    Matxismoa, emakumeen kontrako erasoak | Estitxu Elduaien |  2006/02/20  17:38

    Ez nekien Azpeitin Litaphar izeneko laborategia zegoenik ere. Ez eta emakumeen bizi baldintzak hobetzeko botikak egiten zituztenik ere. Ba ba omen dago. Emakumeen sexu harremanak hobetzeko botika sortu berri dute, gainera, eta pozten naiz, arlo horretan lantzeko asko dagoela iruditzen zaidalako.

    Laborategi horietan milagroak egiten dituztela imaginatu izan dut beti. Pelikuletan bezala. Likido bat, beste bat, eta beste bat nahastu eta danba, edari miragarria. Asterix eta Obelixek hartzen duten horietakoa. Emakumeen bizi baldintzat hobetzeko xedea duen Litaphar horrek ere horietako bat sortzea gustatuko litzaidake. Zertarako? Adibidez, oraindik gure inguruan desagertu ez diren espezimen arraro batzuk eraldatzeko.

    Gizonezko muslari batzuk, esaterako. Badakit, bai, muszale guztiak ez direla horrelakoak, eta ez ditut guztia talde berean sartu nahi. Baina egon badaude, oraindik ere, neskak musean ikusita keinu itsusiak egiten dituztenak. Lehengo batean mus txapelketa batean hartu nuen parte. Emakumezkoak lau bakarrik ginen. Nik ez nuen arazorik izan, eta besteek ere ez, nik dakidala. Baina harritu asko egin ziren gu han ikusita. Aurrenekoan kalera joan nintzen ni. Baina badakit beste txapelketa batzuetan neskek aurrera egin eta gizonezko batzuk sutan jarri izan direla, zergatik eta neska batzuk irabazteagatik! “Nola laikek galdu neska batzun kontra!”. Musa gizonezkoen jokoa omen da. Azpeitiko txapelketa batzuk ikusita hala dirudi behintzat. Nik neuk ere ez nuen Azpeitin jokatu, baina ez dut imaginatu ere egin nahi Mendizaleetako txapelketa batera azalduz gero nolako begiradak jasoko nituzkeen. Edo ez? Ez dakit.

    Halere txikikeria bat da musarena. Horretarako edari miragarririk asmatu gabe ere moldatuko nintzateke ni, ordainetan benetako sendagaia asmatuko balukete. Etxeko indarkeria sendatzekoa, alegia. Kepa Susperregik bere azken artikuluan dion bezala gure gizartea gaixo dagoela uste baitut nik ere. Zoritxarrez, milagroak Lourdesen, eta horiek ere oso lantzean behin. Litapharrek ezin du arazo hau konpondu. Denok egin behar dugu zerbait. Hainbeste dago egiteko…

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak