Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 3,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: igerilekua

    ««Itzuli blog osora

    Akuapark itxita

    Kanpoko igerilekua | Estitxu Elduaien |  2006/06/6  19:10

    “Morena zaude, eh? Ah, klaro, Azpeitian daukazuen piztina fantastiko horretan hartutako eguzkia izango da”. Hauxe esan dit gaur aspaldi ikusi gabe nuen lagun batek. Garai batean Azpeitin ibilitakoa da, eta ondo akordatzen da gure “hondartza” espezialaz.

    Ezetz esan diot. Nahi bai, baina oraindik ezin dudala kanpoko pistina horretara joan. Bertatik bertara eduki arren, Goenara edo hondartzaraino joan behar izaten dudala eguzkia hartu nahi dudanean (beno, eta denbora daukadanean).

    “Gipuzkoako piztina ikusgarriena egin eta itxita? Hori baino txuloagoak zinetela uste nuen, Akuapark hori gehiago luzituko zenutela!”. Baietz esan diot, eguraldi ona egiten duenean behintzat zabalik beharko lukeela. Eguzkia hartu nahi duenarentzat bederen. “Eta zergatik ez dute ba zabaltzen?”. Ba ez dakidala. Behin segurtasun kontua zela entzun nuela, soroslerik gabe kanpoko igerilekua zabaltzea arriskutsua omen delako. Beno, eta jartzen hasita, irekiera eta itxiera egun bat jarrai egin behar omen direlako. Baina egia esan, hori kalean entzundako kontua dela, azalpen “ofizialik” ez dudala entzun.

    “Donostiara etorri beharko dun iriki bitartean orduan”. Egin dit gonbita. Ba igual bai, esan diot. Edo bestela korrika eguzki galdatan egiten hasi, krema mordoa emanda, eta tente-tente, gerria gabe, neure buruari itzalik ez egiteko. Parrez jardun dugu. Baina, serio, nirea da gutxiena, ez baitut nahi beste denbora. Azpeitin jende mordoa dago, ordea, eguzkia hartzeko denbora eta gogoa eduki eta gertuenez Goenara joan behar izaten duena. Egunotan toperaino beteta omen dago. Ederra da Goena, eta hara joan nahi duenak beti edukitzen du bidea zabalik. Baina gure Akuapark ekainaren erdi aldera arte itxita.

    Lotura zuzena  |  23 erantzun. Azkena: Pistinan ta polikiroldegiyen estorbo haundik ite eztun bat | 2006-06-16 | 17:14

     

    Ito gabe

    kirola igerilekua aquagym | Estitxu Elduaien |  2005/10/21  19:23

    Oraingo honetan Azpeitian kirola egingo ez duenak nahi ez duelako izango da. Hala pentsatu dut www.uztarria.com eta Hitza  ikusita. Hori da hori aukera, derrepentean,  Udalak eskaintzan jarri duena: padela, tenisa, pilatesa, aquagyma… Zerrenda oparoa osatu dutela ezin ukatu behintzat.

    Izen dotoreak, bai, baina zer ote diren jakin bai? Batari eta besteari begira hasi naiz ni, eta gutxi gorabehera zer diren asmatu arren, batzuekin zalantza. Aquagymari tankera ona hartu diot eta horri bueltaka hasi naiz. Igerilekuan, aerobic gisako zerbait. Bale. Ulertu dut.

    Baina, Azpeitiko ze pistinatan egingo dute? Urak 1,20 metrotara egon behar omen du pistinan kirol hori egiteko. Hala irakurri dut Interneten. Hara. Pistina txikirako gehiegi, eta handirako gutxiegi. Lankideari galdetu diot. Honek esan dit bi pistinetan egiten dela. Andoaingoa da bera.

    Eta neure burua kirol berri hori egiten imajinatzen hasi naiz. Buenooooo… pistina txikian metro erdiko ura hortxe-hortxe egongo dela kalkulatu dut. Uretan sartu naiz eta, hara, oraindik metro bat kanpoan gelditzen zaidala ikusi dut. (Metro eta erdi inguru naiz, bai). Hau den hotza hau! Erdi bustita eta erdi kanpoan… hoztu egingo naiz, seguru. Eta ni baino altuagoak direnak are gehiago (bai, eta badakit gehienak ni baino handiagoak direla) Orduan, neoprenozko trajearekin imajinatu dut neure burua, eta inguruko guztiak ere bai. Bestela pulmonia harrapatuko dugu! Kar, kar…

    Pistina handira joan naiz gero, eta,  eneee… Juxtu-juxtu ukitzen dut nik han lurra burua kanpoan dudala! Hanka puntetan. Eta aquagym delako hori egiteko ondo jarri beharko ditut oinak lurrean, ez? Orduan summarinismoko tuboarekin imajinatu dut neure burua, aquagym egiten. Eta nire neurriko asko ere bai. Salto gora eta burua kanpora, betaurreko eta guzti. Hanka lurrera eta nire parean tubo bat soilik. Kar kar…

    Parrez lehertzen jardun dugu lankideok kontu hori dela eta ez dela. Imajinazioak asko laguntzen du horretan. Baina serio pentsatzen jarrita,  Azpeitiko pistina egokituta al dago kirol berri horiek egiteko? Nahikoa instalazio ba al dago pilates egiteko ere? Aerobic egiteko ditugun tokiak kontuan hartuta…

     

    Lotura zuzena  |  8 erantzun. Azkena: xoxotea bueltaka? | 2005-10-24 | 19:02

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak