Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Kirola

    ««Itzuli blog osora

    Asmoak bai, baina...

    Garraio publikoa, Behobia, Kirola | Estitxu Elduaien |  2007/09/25  21:16

    Oporretatik itzuli berri naiz. Eta ikasturte berria hasten den aldiero bezala gero beteko ez ditudan helburuak jartzen hasi naiz oraingoan ere. Eta bitik bi, kale.

    1. Garraio publikoa gehiago erabiltzen hasi ber diņat Esti. Bai. Eta Donostira egin beharreko buelta bat autobusez egitea erabaki dut. Joan ez, joan hara zihoan beste batekin joan naiz, baina bueltan, hantxe egon naiz Gipuzkoanara sartzeko filan, aurrena. Sartu naiz eta. "Zestura, faorez". Tri tri tri... makina, eta papela atera da. 3.50 ikusi dut, eta deskuidatu naizelakoan, "zenbat da?". "Hortxe jartzeu, 3.50". La ospera, etziok merkie. Garraio publikoa erabiltzea sustatzekotan dabiltzan horiei, prezioak merketzeko aurreneko eskaria hemendik. Asmoak asmo, badakit gutxi ibiliko dudala aurten ere garraio publikoa, baina egunero ibili beharrean dabiltzan horiek egun gorri dute prezio horiekin. Ikasle batzuk kexatu direla entzun dut. Arrazoi osoa dute.

    2. Udarako patxadien ondoren, kirolai ekin ber diyon berriz, Esti. Bai, Behobia eiten sayauko naun berrize. Eta Fortunako e-mail bat jaso dut. Dorsalik gabe geratu naizela. Lagun bati deitu diot nire atsekabearen berri emateko, eta harek poza. Baduela neretzako dorsal bat, baten batek kale egin duelako. Baina gero beste batek ere egin nahi omen du Behobia, eta hura ere dorsalik gabe omen dago. Bide hau aprobetxatuko dut, bada, norbaitek soberan badu abixatzeko esateko. Serio diot: norbaitek dorsalen bat soberan badu, idatzi mesedez, behin korrika hasi eta alperrik ari garela jakitea baino kontu tristeagorik ez baitago! Propina emateko ere prest nago. Ah, eta aipamen berezia nire korrika-saioetako lagun berriei. Azpeitin bada emakume koadrilla bat jo ta fuego ibiltzen dena. Tarten gizonezkoren bat ere ageri da. Bi aldiz joan naiz eurekin entrenatzera eta hori gozada. Bejondeiela! Umorea primerakoa, sasoia ere bai, eta kasta are hobea. Haunditan zuek bezalakoa izan nahi dut!!!!

    Lotura zuzena  |  3 erantzun. Azkena: estitxu | 2007-09-27 | 14:52

     

    Etxeko kirolari onenari

    Kirola | Estitxu Elduaien |  2007/01/4  15:35

    Kazetariok informazioarekin kutsatuta bizi omen gara. Hala entzuten dugu sarritan. Baina oraingoan, gazteleraz esaten den bezela, "en kasa de herrero, kutxillo de palo". Gure etxean bai behintzat. Astebete jai izan dut eta astebetean egunkari bakar bat ere ez irakurtzeko agindua eman diot nire buruari. Bueno, Madrilgo gertaerak direla eta aginduari insumiso izan naizela aitortu behar dut, baina orokorrena, paperik ezta zabaldu ere.

    Eta halakoxe falloa egin dut. Zer enteratuko eta 2006ko urteko kirolari hoberenen artean etxeko bat egon dela! Urte Zahar gauean enteratu ni, zanpana, eta kasualidadez. Bera ondoan nuela, beste lehengusu batek esan zidan, "gero periodistak izengo zeate zuek". Ya lo kreo. Gure Xuban, Xuban Uranga, urteko kirolari onena. Ta orduan nik "a, ze, balonzeston?". Eta ez, hor ere hanka sartu. Karaten. Ez da harritzekoa, ume-umea zenean ere, txikitan, sekulako letxeak ematen zizkigun "zaharroi", kamejameeeee!!! esanda.

    Ba hori. Urte Berri goizaldeko bostetan Olazko Amaren plazatxoan egindako omenaldia gutxi izan ez dadin (hiru lengusuk aurrezkue eiņ geniyon, hola, inprobisatzen, bea ehun metrota begira jarrita. Xelebrie oso, geuk kantau ta geuk altxau hankak eta geuk dana, baņo intentziyue ona zan!), hemen doaz, beste behin, zorionak nere partez. Hik segi deportie eiņ ta urangatarran nibela hobetzen, gu berandugi hasi gitxuan eta onezkeo alperrik galduta gatxaudek eta!

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak