Gaia: Garraio
««Itzuli blog osora
Asmoak bai, baina...
Garraio publikoa, Behobia, Kirola | Estitxu Elduaien |
2007/09/25
21:16
Oporretatik itzuli berri naiz. Eta ikasturte berria hasten den aldiero bezala gero beteko ez ditudan helburuak jartzen hasi naiz oraingoan ere. Eta bitik bi, kale.
1. Garraio publikoa gehiago erabiltzen hasi ber diñat Esti. Bai. Eta Donostira egin beharreko buelta bat autobusez egitea erabaki dut. Joan ez, joan hara zihoan beste batekin joan naiz, baina bueltan, hantxe egon naiz Gipuzkoanara sartzeko filan, aurrena. Sartu naiz eta. "Zestura, faorez". Tri tri tri... makina, eta papela atera da. 3.50 ikusi dut, eta deskuidatu naizelakoan, "zenbat da?". "Hortxe jartzeu, 3.50". La ospera, etziok merkie. Garraio publikoa erabiltzea sustatzekotan dabiltzan horiei, prezioak merketzeko aurreneko eskaria hemendik. Asmoak asmo, badakit gutxi ibiliko dudala aurten ere garraio publikoa, baina egunero ibili beharrean dabiltzan horiek egun gorri dute prezio horiekin. Ikasle batzuk kexatu direla entzun dut. Arrazoi osoa dute.
2. Udarako patxadien ondoren, kirolai ekin ber diyon berriz, Esti. Bai, Behobia eiten sayauko naun berrize. Eta Fortunako e-mail bat jaso dut. Dorsalik gabe geratu naizela. Lagun bati deitu diot nire atsekabearen berri emateko, eta harek poza. Baduela neretzako dorsal bat, baten batek kale egin duelako. Baina gero beste batek ere egin nahi omen du Behobia, eta hura ere dorsalik gabe omen dago. Bide hau aprobetxatuko dut, bada, norbaitek soberan badu abixatzeko esateko. Serio diot: norbaitek dorsalen bat soberan badu, idatzi mesedez, behin korrika hasi eta alperrik ari garela jakitea baino kontu tristeagorik ez baitago! Propina emateko ere prest nago. Ah, eta aipamen berezia nire korrika-saioetako lagun berriei. Azpeitin bada emakume koadrilla bat jo ta fuego ibiltzen dena. Tarten gizonezkoren bat ere ageri da. Bi aldiz joan naiz eurekin entrenatzera eta hori gozada. Bejondeiela! Umorea primerakoa, sasoia ere bai, eta kasta are hobea. Haunditan zuek bezalakoa izan nahi dut!!!!
Lotura zuzena |
3 erantzun. Azkena:
estitxu | 2007-09-27 | 14:52
Taxiiiiiii!
Garraio publikoa, garraio pribatua, taxiak, alkohola | Estitxu Elduaien |
2006/06/14
18:15
Zarautz, ekainak 10, larunbata. Goizaldeko 5.00ak:
– A ver, Ertzaintza dek ez?
– Bai.
– Ze nahi dek, euskeraz eo erderaz?
– Prefiero en castellano
– (Orain nik euskaraz kontatuko dizuet). Bale ba. Ea, mozkor-mozkor eginda gatxaudek, bi lagun, taxi paradan. Ordubete baino gehiago zamakiau hemen baina ez da kotxeik ageri. Hau posible al dek? Ta gero alkoholemian kanpaña berezia esangozue. Nik eztiat nahi, baina kotxie hartzea behartze nazue, ze eztauket nola etxea jun.
– Ez, ez, ez, hori ez! Itxaron pixka bat, oraintxe lortuko dizut taxista baten telefono zenbakia.
– Bale ba, zai eongo gaituk
Eta ertzainak taxistaren zenbakia eman, honek deitu, taxista etorri eta etxera. Bi orduko egona egin eta gero. Nire lagun bati gertatu zitzaion larunbatean. Benetan gertatu.
Eta ordu berean, Azpeitin.
- Urrustillea jun ber diñat. Launduien taxiyen parada.
- Bai, guazen ba.
- Ostia, oñe etzion bate. Jode, ta nik nola jun beñat?
- Ba ni enitxion ba hi emateko, jode. Ta nola iñgoñau?
Beste lagun bat eta biok giñen. Hark azkenean ezagun bat topau zuen Urrustilera joateko. Ni, gurasoen etxean geratu nintzen, Zestoara joateko modurik ez nuelako.
Alegia, edandakoan ez gidatzeko esaten digutela. Eta hori oso ondo iruditzen zaidala. Alkoholemiaren kanpaina berezia egiten dutela, eta hori ere oso ondo iruditzen zaidala. Baina ze alternatiba geratzen zaigu? Autobusak, zero. Beno, ez, axkoitiarrak suerteko, hara egoten baitira. Eta taxiak ere, eskas, oso eskas.
Puntukako karneta laster datorrela eta hor ari dira: “otsoa dator, otsoa dator…”. Ba martxa honetan etorri eta jan egingo gaitu. Edo bestela etxean geratzea izango da irtenbidea. Edo alkoholik ez probatzea (ejem…, polita geratzen da baina ea nork egiten duen). Eta zergatik ez gauez ere garraio publikoa bermatzea? Bale, utopia da hori gurean. Baina taxiak pribatuak dira. Eta horiek ere utopia bihurtzen hasi direnaren irudipena daukat
Lotura zuzena |
18 erantzun. Azkena:
Gaupasa in beti... | 2006-06-16 | 09:18