Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 28,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Ezkontzak

    ««Itzuli blog osora

    Pekatuan bizi

    Ezkontzak | Estitxu Elduaien |  2006/02/27  15:52

    Lehengoan, lantokiko kafe makinara joan eta entzun nuena.

    - ...eske Azpeitin gaizki ikusita omen dago ezkondu gabe elkarrekin bizitzea.

    Ni kafe makinara begira, kafea noiz aterako zain. Esti, ez den hire konbertsaziyue, ez zan komentoik eiń, pentsatu nuen. Baina, ezin aguantau:

    -Hori zenek esan du ba?

    Kar, kar, barreak.

    -Klaro, hi azpeitiarra haiz!!.

    - Bai bai, eta kaletik pasatzen naizenien apaize bullaka etortze zat atzetik “pekatari-pekatari!” No te jode!

    Barre gehiago. Haietako baten bikotea urola aldekoa omen da eta hala kontatu omen zioten.

    Horrelako kontuak entzuten ditudanean pentsatzen jartzen naiz: azpeitiarrok dugun fama eta eta berez garena bat ote datoz? Eta zalantzak sortzen zaizkit, beti. Ezkondu gabe elkarrekin bizi direnak gaizki ikusita daudela gurean. Jesuss, nik oraindik ez dut ba insultorik entzun, eta ezkondu gabe, “pekatuan” bizi naiz. Baina gero, egia da, Azpeitiko gehienak ezkondu egiten direla. Elkarrekin bizitzen jarri aurretik ezkondu. Edo asko bai behintzat. Eta “a lo grande”.

    Ni ez nago ezkontzen kontra. Eta agian egunen batean okurritu eta ezkondu egingo naiz (elizatik ez, noski). Baina ez ezkondu gabe egotea gaizki ikusita dagoelako edo Azpeitiko ustezko izaera klasiko eta elizkoiak hala eskatzen didalako. Ezkontzak gustatu egiten zaizkidalako, eta oso ondo pasatzen dudalako baizik. Edo agian ez naiz sekula ezkonduko. Auskalo.

    Baina seguruenez azpeitiar denak ez dira izango ni bezelakoak. Eta agian egia da askok oraindik moralki ezkontzearen beharra sentitzea. Baina danok ere ez gara horrelakoa. Hemen ere, toki guztietan bezela, denetarik egongo da. Baina askotan azpeitiarrok daukagun fama entzunda beldurtu egiten naiz.

    Lotura zuzena  |  3 erantzun. Azkena: Ni | 2006-03-03 | 10:49

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak