Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Azpeitiarrak

    ««Itzuli blog osora

    'de provincia'

    Azpeitiarrak | Estitxu Elduaien |  2007/07/29  12:54

    Donostin ibili naiz lehengoan. Kapitalera parrandara joateko urtean hirutan edo aitzakia bila ibiltzen den horietakoa naiz, eta Jazzaldia izan zen oraingoan topatu nuena. Eta benetako aitzakia izan zen nonbait, ze guk Kursaal inguruan ez genuen asko jota ordu erdi egingo: "Jazza ta oso ona izengoen baņo hau ezten guretzat". Azkenean, betikoa: ganaua kartolak jantzita zuzen-zuzen joaten den moduan, gu ere halaxe joan ginen alde zaharrera.

    Eta han derrepente eman digute atzerritarrei ematen dizkieten txartel horietako bat, txupitoa debalde oparitzen duten horietako bat. Geu emoxionauta: "enee, extranjerak emate izengoņau, hau den hau fin itxurie izengo deuna!". Ta holaxe sartu gara taberna batera eta han oso jende gutxi, baina zeudenak donostiarrak. Ezagunak eta hasi gara hizketan gure ustez fin-fin, eta batek zer esango eta, erderaz: "joe, eske komo se nota ke sois de provincia. Esa sanidad y ese acento...". Guk parre egin eta ia bertsotan hasi ginen, "halla kuidaus" esanda.

    Baina gero pentsatzen jarri naiz eta, nik uste nuen "de provincia" eta holakoak gure aitona-amonen garaikoak izaten zirela. Alegia, "de provincia" eta "de capital" dagoeneko diferentziarik ez zegoela. Ba badago nonbait. Eta zer esangoizuet ba, nik harro asko nagoela "de provincia" izanda. Hori bai, San Inaziyota igual etorriko zirela esan zigutenean lepoa tente-tente eginda harro esan genion: "Oye, pues ven arreglau y etxate kolonia, que Azpeitia es como la capital del Urola, y hay mucho glamour". Ez al digute ba Donosti txiki esaten? Ez al dute ba inguruko harro eta txuloenak garela esaten?

    Ba hori, "de provincia" o "de capital" izen, ondo-ondo pasau Saninaziyuek!

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak