Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Azkoitiarrak

    ««Itzuli blog osora

    Bengantzie...

    Azkoitiarrak | Estitxu Elduaien |  2006/02/10  14:38

    'Funtzioa', ETB1eko programa, duela urte mordo bat. Lehiaketaren ordua iritsi zen, eta aurkezleak (Txirri pailazoa) azpeitiar bat aukeratu zuen publikotik:

    -Animalia hauetatik zeinek egiten du hegan? Txantxangorriak, txangurroak, ala txingurriak? (azken hau ez dakit seguru hala al zen baina beno)

    - Txangurroak

    Eta halaaaaaa... axkoitiar denak azpeitiarren kontura parrez. Ondorioz, txangurro hegalariak izan ginen azpeitiarrok urteetan. Guri udalekuetan txangurroak deitzen ziguten. Eta oraindik ere hala gara. Zenbat burla eta trufa jasan ote ditugun horren kontura...

    Ba iritsi da mendekua hartzeko garaia. Atzo gertatu zen, 'Mihiluze' ETB1eko programan. Lehiakideak: azkoitiarrak. Euretako bat mimika bidez pertsonaia bat azaldu nahian. Pello Zabala zen pertsonaia, frailea eta eguraldi gizona. Eliz gizonen keinua eta euriaren itxura egiten zituen behin eta berriz mimika egiten ari zenak, eta hona besteen erantzunak:

    - Abadie?

    - Abioie?

    - Rajoi?

    - Habemus papam?

    eta halako batean...

    - MONTSERRAT SETIEN?

    Hasieran ez nuen ulertu. "Zer esan du, Montserrat Setien? Zein da ba hori?" . Eta nire ondokoek, "kar, kar, bai, hala esan du!". Eta ni Montserrat Caballe eta Setienen artean ze harreman ote zegoen asmatu nahian. "Ostia, kar, kar, MONSEŅOR Setien esan nahiko zun!"

    Ba hori. Axkoitin elizgizon berria asmatu dutela. MONTSERRAT SETIEN! Lastima dagoeneko obispo kargua utzita duela. Bestela hurrena Loiolara etorritakoan 'helados frescos' batzuk hartzera gonbidatuko nuke.

    Lotura zuzena  |  18 erantzun. Azkena: Tirvix | 2006-02-19 | 04:54

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak