Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 18,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  Guardiola Azpeitian

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Guardiola Azpeitian

    Futbola, Bartzelona | Estitxu Elduaien |  2009/06/3  09:29

    -Egualdi earra gaur eh?

    Igogailuan zenbaitekin zer esan ez dakidala gelditzen naizenean bezala, eguraldiaz hitz eginez itzultzea pentsatzen hasia negoen. Urtebete pasa da jada hemen agertu ez naizela, eta horrelakoetan izaten da lotsa edo antzerako sentipen bat...

    Baina, ez. Eguraldia majo portatzen hasi da eta, ze esangoizuet ba, Pello Zabalarenak egiten ez naiz hasiko dagoeneko. Ni neurera.

    Bartzelona futbol talde zalea naizela jada ez da sekretua. Egunotan zentimetro batzuk hazi naizela ere esan dit zenbaitek, adarra jotze aldera. Nahi bai! Baina ez naiz kopak zenbatzen hasiko. Pep Guardiola ekarriko dut gurera, orain urte batzuk hemen bertara, Azpeitiko kaleetara bera bere kabuz etorri zen moduan. Orduan oraindik jokalaria zen, eta oporraldi tarte batean Bustintzuriko errebalean ikusi omen zuten. Loiola ingurura zerbaitetara etorria omen zen, eta herrian omen zebilen ikusmiran.

    Errebaleko denda bateko andre batek ikusi, eta beregana jo omen zuen. "Aizu, horko tabernako jabeak oso Bartzelona zaleak dira, eta pena da zu ikusi gabe joatea".

    Oker tabernakoak ziren  bartzelonistak. Baina taberna itxita omen zegoen. Guardiolak biharamunean ere Azpeiti aldean ibiliko zela eta itzuliko zela tabernakoak agurtzera esan zion dendariari.

    Eta esandakoa egin. Hurrengo goizean ere han agertu omen zen futbolaria. Okerreko tabernarientzat goiz antxean izan, ordea, nonbait, eta berriro ere atea itxita topatu omen zuen. Barre egin eta "lastima" esanez alde egin omen zuen Guardiolak.

    Okerreko orduko jabe bat Bartzelonako peña bateko kide da orain, Zestoan. Deskuidoan Guardiolari bertara bixitan joatea okurritzen bazaio ere, egunero despertadorea garaiz jartzen omen du.

     

     

    1.  Izarraitz - 2009-06-03 | 10:26
    Earra kontua jarri dezuna Estitxu. Memoriyan ondo gordetako pasadizua garai egokiyan ekarriya gañea. Eskerrik asko.

    2.  tutipex - 2009-06-03 | 11:20
    Joño, aspaldiko!! Bizi al haiz? Earra pasaizue. Nik pagau niñake gaur Errebalien bueltatxo bat eman eta Guardiolakin topo iteatiken, etzan pentsau.
    To, Esti:
    Tot el camp
    es un clam
    som la gent Blau Grana
    Tan se val d'on venim
    Si del sud o del nord
    ara estem d'acord
    estem d'acord
    una bandera ens agermana.
    Blau Grana al vent
    un crit valent
    tenim un nom
    el sap tothom

    Barça!, Barça!, Baaaarça!!!!

    Jugadors
    Seguidors
    tots unit fem força
    son molts d'anys plens d'afanys
    son molts gols que hem cridat
    i s'ha demostrat
    s'ha demostrat
    que mai ningú no ens podrà tòrcer
    Blau Grana al vent
    un crit valent
    tenim un nom
    el sap tothom

    Barça!, Barça!, Baaaarça!!!!


    3.  Bartolo - 2009-06-03 | 13:22
    Eguerdion Estitxu, ze opor luze xamarrak ala? Ez dio axola. Zure testu hontan gehiena gustatu zaidana zentimetro pare bat hazi zerala da, ja ja ja. Bromak aparte segi hemen ere idazten, ez Euskadi Irratian hitzegiten bakarrik.

    4.  leire - 2009-06-03 | 17:05
    Kaixo Esti,
    Nik hasierako bertsio hau entzun dut:
    Guardiolak aita txorizo fabrika bateko komertziala omen zuen eta Azpeitira karnizeritara etortzen omen zen lanera. Semea inguru honetara behin ere ez zela etorri eta harekin etortzeko gogoa bazuela komentatuta omen zegoen. Eta behin semearekin azaldu Azpeitian.
    Gainontzekue berdin-berdin komentau zinabe.

    5.  nineunauk - 2009-06-07 | 11:29
    NASKALONA
    GORA EUSKAL TALDIEK,BETI ATHLETIC ETA AUPA LAGUN, GAUR BAI,ANIMO ALACANT ALDEAN DAUDEN AZPEITIAR GUZTIEI

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak