Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  Zooozzoooakkk!

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Zooozzoooakkk!

    Futbol zaletasuna | Estitxu Elduaien |  2007/11/6  19:08

    Zoozzoooakkk! Halakoak omen gara Azpeitiko futbol zaleak. Edo omen dira, ze, nire kasuan, Lagun Onaken partida bakar bat ikustera ere ez bait naiz joan. Beno, bai, behin, baina zestuarrekin, eta Zestoaren kontra jokatzen zuenean. Eta orduan ere ez nintzen Zestoako zale gisa joan eh, Zestoako zaleekin baizik.

    Baina bai. Harritu egiten nau kontu horrek. Iraetako futbol zelai berriaren inaugurazioan izan naiz zubian, eta herriko festak ematen zuten. Zestoarrek badiote maitasun, zaletasun edo ezdakit zer berezi bat futbolari. Urteetan inguruko futbol zelairik "eskasena" izanda ere (azpiegitura aldetik esan nahi dut), beti beteta, eta zaleak beti taldearen atzetik, hara eta hona. Hooliganak diruditela esaten diet nik askotan.

    Azpeitian, berriz, futbol zelai eder askoak bai aspalditik, baina Lagun Onakek ez du halako tiraizorik sortzen. Niri hala iruditzen zait behintzat. Uste dut garai batean zaleak erakartzeko ekimenetan ere erabili zirela zuzendaritzatik.

    Ez dakit zergatik den. Gipuzkoan, orohar, Realeko zaletuak ere epelak direla diote bizkaitarrek. Ez dakit. Baina, eta kostatu egiten zait hau horrela esan eta aitortzea, baina zestuarren aldean, futbol zale ZZZOOOOZZOOOAK garela edo direla azpeitiarrak ezin uka.

     

     

    1.  Bartolo - 2007-12-19 | 22:05
    KAixo Estitxu, badakit aspaldikoa dela zure idatzi hau baino bueno, neri idazten utzi didatenean idatzi dut, ze orain arte, zergaitik ez dakidala ezin nuen idatzi.
    Arrazoia duzu bai, Azpeitiarrok oso oso zale eskasak gara, beti diogu futbol zale hutsak garela baina kaka zaharra, futbol partidu onen zaleak gara. Nor ez ote litzateke joango Barça-Chelsea partidua ikustera? Edonor. Baina Garmendipera? Inor ez. Zergaitia? Ez dakit, agian animadora batzuk behar dira? Zer diozu Estitxu?

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak