Asmoak bai, baina...
Garraio publikoa, Behobia, Kirola | Estitxu Elduaien |
2007/09/25
21:16
Oporretatik itzuli berri naiz. Eta ikasturte berria hasten den aldiero bezala gero beteko ez ditudan helburuak jartzen hasi naiz oraingoan ere. Eta bitik bi, kale.
1. Garraio publikoa gehiago erabiltzen hasi ber diņat Esti. Bai. Eta Donostira egin beharreko buelta bat autobusez egitea erabaki dut. Joan ez, joan hara zihoan beste batekin joan naiz, baina bueltan, hantxe egon naiz Gipuzkoanara sartzeko filan, aurrena. Sartu naiz eta. "Zestura, faorez". Tri tri tri... makina, eta papela atera da. 3.50 ikusi dut, eta deskuidatu naizelakoan, "zenbat da?". "Hortxe jartzeu, 3.50". La ospera, etziok merkie. Garraio publikoa erabiltzea sustatzekotan dabiltzan horiei, prezioak merketzeko aurreneko eskaria hemendik. Asmoak asmo, badakit gutxi ibiliko dudala aurten ere garraio publikoa, baina egunero ibili beharrean dabiltzan horiek egun gorri dute prezio horiekin. Ikasle batzuk kexatu direla entzun dut. Arrazoi osoa dute.
2. Udarako patxadien ondoren, kirolai ekin ber diyon berriz, Esti. Bai, Behobia eiten sayauko naun berrize. Eta Fortunako e-mail bat jaso dut. Dorsalik gabe geratu naizela. Lagun bati deitu diot nire atsekabearen berri emateko, eta harek poza. Baduela neretzako dorsal bat, baten batek kale egin duelako. Baina gero beste batek ere egin nahi omen du Behobia, eta hura ere dorsalik gabe omen dago. Bide hau aprobetxatuko dut, bada, norbaitek soberan badu abixatzeko esateko. Serio diot: norbaitek dorsalen bat soberan badu, idatzi mesedez, behin korrika hasi eta alperrik ari garela jakitea baino kontu tristeagorik ez baitago! Propina emateko ere prest nago. Ah, eta aipamen berezia nire korrika-saioetako lagun berriei. Azpeitin bada emakume koadrilla bat jo ta fuego ibiltzen dena. Tarten gizonezkoren bat ere ageri da. Bi aldiz joan naiz eurekin entrenatzera eta hori gozada. Bejondeiela! Umorea primerakoa, sasoia ere bai, eta kasta are hobea. Haunditan zuek bezalakoa izan nahi dut!!!!
|
1. jmk - 2007-09-26 | 20:32
Garraio publikue merkio nahi badezu, diputaziyuek txartel bat atea du "lurraldebus" guztiyentzako. Txartel hori eskau egin ber da eta zenbat eta geyo ibili ordun eta deskuento handiyouek lortzeye. Lehenengo biajetiken hasita %40 merkio ertetzeala ustet, eta deskuento hoyek %90-eaņo heldu leizke.
Ordun benga, eskau txartela eta garraio publikue erabili!
2. AitorG - 2007-09-27 | 12:17
" ...behin korrika hasi eta alperrik ari garela jakitea baino kontu tristeagorik ez baitago! ". Nik flipau eitten diņat, oso ikuspegi motza daukazula iruditzen zait hori idazten duzun momentuan. Alperrik ari zarela???, hartu itzazu korrika saioak osasunarentzako mesede bezala, bai gorputzarentzako (beti ere saio normalak egiten badituzu) eta baita ere buruarentzako, egunerokotasunetik deskonektazeko.
Aaaahhh... eta Behobiero guzti horiei, urtean zehar ere egin behar da kirola, ez Irailetik Azarora bakarrik eta gorputzari egundoko paliza emanez. Luzera osasuna baino arazoak gehiago.
3. estitxu - 2007-09-27 | 14:52
AitorG-ri.
Esateko modu bat da. Nik urte osoan zehar egiten dut korrika, gehiago ala gutxiago, baina zer edo zer. Kontua da irailetik azarora, Behobia egin nahi izanez gero behintzat, askoz ahalegin handiagoa egin behar izaten dudala, eta hori "gogorra" egiten zaidala. Ikuspegi motza dudan ala ez, ez dakit, baina dorsalik gabe egonda ere egiten dut korrika, beraz, zuk ematen dituzun argudioak konpartitzen ditudalakoan nago. Agian adierazteko moduan ez nuen asmatuko baina...
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|