Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zeako zea »  Alkategai emakume gutxitxo

Zeako zea

(Estitxu Elduaien)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Alkategai emakume gutxitxo

    Hauteskundeak, feminismoa | Estitxu Elduaien |  2007/05/24  17:20

    "Kremailera" sistema. Hala deitu diote zerrendetan emakume eta gizonezkoen presentzia berdintzeko arauari. Eta guztiek bete dute, nonbait. Zenbat gizon hainbeste emakume daude alderdi politiko guztien zerrendetan.

    Baina gure herrian, Azpeitian, alkategai emakumeak eskas. Bi bakarrik, PSOEtik bata eta PPtik bestea. Alderdi abertzeleen artean hautagai guztiak gizonak. Zestoan hiru hautagaitik bi dira emakumeak, eta Azkoitian ere uste dut gurean baino emakume hautagai gehiago direla: alderdi abertzaleen artean, behintzat, bi badira...

    Eta kontu horri bueltaka ari naizela, Argia astekaria ikusi dut. Erreportai interesgarria. Hego Euskal Herrian II. errepublika garaian alkate izandako emakumeak ageri dira bertan, eta hara non sorpresa: horietako bat, Zestoako alkatea izan zela, Purificacion Gil, Aizarnako maistra, eta bestea, Azkoitiko alkatea, Karmen Kerejeta, bertako maistra.

    Kointzidentzia hutsa? Kasualitatea? Niri behintzat kuriosoa iruditu zait. Alkate emakumeak, orain urte batzuk, Zestoan eta Azkoitin bai, baina Azpeitin ez. Eta orain ere, hautagaiak, Zestoan eta Azkoitin bai, baino Azpeitin ez.

     

     

    1.  amek - 2007-05-25 | 10:40
    kaixo Estitxu
    kremailera diozunean oker zaude ez du horrelakorik inon ipintzen, zatika dijoala uste dut, bot lehenetan bi emekume, eta horrela %45 arte. Dena den Frantziako hauteskundeetan, esan zutenez, emakumeak gizonezkoari botatzea nahiago izan omen dute.. agian hor dago koska. Zerbait pentsatzea tokatzen zaigun neska, horrela ez gaitun inora iritsiko eta, lehen emakume floreroa eta orain emakume parekotasuna. tristea benetan.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak